Eusko Jaurlaritzak B eredua sortuko du Lanbide Heziketan

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, A, B eta D ereduak daude, eta D eredua da nagusi. Lanbide Heziketara jauzi egindakoan ordea, D eredura baino A eredura jotzen dute ikasleek. Horixe Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak B eredua sortzeko emandako argudioetako bat, helburua euskarazko irakaskuntza sustatzea baita.


2014ko urriaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lanbide Heziketako ikasleen hiru laurdenak A eredua aukeratu zuen iazko ikasturtean. Argazkia: Dani Blanco.

2013-2014 ikasturtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikasleen %61,3k ikasi zuen D ereduan, %26,75ak B ereduan eta %11,3k A ereduan. Ikasturte berean, Lanbide Heziketako datuak ondokoak dira: A ereduan %75 eta D ereduan %23,4. Hasi berria den ikasturteko datuen arabera, ikasleen %27ak aukeratu du D eredua; iazkoarekin alderatuta hazkundea %12,5ekoa da.

HPSko sailburuordeak emandako azalpenen arabera, gazteak DBHn hiru ereduetan aritzen dira, eta Lanbide Heziketarako pausoan gehienek A eredura jotzen dute, bai DBHn A ereduan ibilitakoek, bai B eredukoek, baita D eredukoek ere. Baztarrikak dioenez, “lan mundurako hizkuntza gisa euskara prestigiatzea beharrezkoa dugu, eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintza areagotzea”.

Eusko Jaurlaritzak legealdi honetan Euskadiko Lanbide Heziketako Legea aurkeztuko du eta hor kokatuko du B ereduaren sorrera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Eguneraketa berriak daude