Euskarazko Wikipediak 350.000 artikulua sareratu du: “Dardarina”

  • Eduki askeko interneteko entziklopedia eleanitzak euskarazko 350.000 artikulua argitaratu du urtarrilaren 13an. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute eta lankidetzaz editatua da. Guztira 37 milioi artikulutik gora ditu, horietatik lerrook idazterakoan 350.009 euskaraz.


2020ko urtarrilaren 14an - 12:04
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtarrilaren 13a bukatzeko minutu bakarra falta zela egin du publiko albistea Wikipediak (@euwikipedia) sare sozialetan. Bitxia ere bada zenbaki hain biribila bete duen "Dardarina" artikuluaren mamia: "LRRK2 geneak kodetzen duen giza entzima bat da. Gene honen aldaerak Parkinsonen gaixotasunarekin eta Crohn gaitzarekin lotzen dira. Mutazio honek Euskal Herrian du jatorria, eta hortik datorkio izena".


Euskal wikipedia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.