Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta merkaturatu berri dute.
Lup enpresak duela gutxi merkaturatu du produktua (www.lup.es, informazioa ez dago eskuragarri euskaraz). Sortzaileak hiru euskal herritar dira: Eneko Calvo ingeniari informatikoa, Apurva San Juan eta Uxue Manzisidor. Azken biek Mondragon Unibertsitatean Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduan diseinatu zuten proiektua.
Gailua arina eta eskuan erraz hartzeko modukoa da. Egunerokoan erabiltzekoa. Aparatu sinplea da, ez dauka Interneterako konexiorik. Klik batean fokuratutako testuari argazkia ateratzen dio eta ahots bihurtzen du. Segundo gutxitara entzuten da atzemandako testua. Hiru mailatako gailuak merkaturatu dituzte. Classic aparailuak eskaintzen du zerbitzu gutxien eta Professional gailua da konplexuena. Aparailu bakoitzak hizkuntza kopuru desberdinean bihurtzeko gaitasuna du. Oinarrizkoena lau hizkuntzatan erabil daiteke: euskaraz, katalanez, gaztelaniaz eta ingelesez. Advanced aparailuak sei hizkuntza ditu eta profesionalak 30.
Teknologia gertu ez dutenentzat
Eneko Calvok azaldu digu zein helbururekin diseinatu duten: “Gero eta teknologia garatuagoa daukagu eta jendea, lehenago edo geroago, abiada horretan sartzen da, baina bada jende mota bat teknologia aurreratu horien mailara iristen ez dena, edo ez dituzte halako teknologiak ezagutzen, edo ez dituzte eskuragarri. Horientzako aparailua da”. Calvoren ustez, ezaugarri horietako jendea gai da beraiek diseinatu duten moduko gailu bat erabiltzeko. Era horretako teknologia industrian erabiltzen dela dio, baina herritarren zerbitzura aplikazio gutxi ezagutzen dituztela. Helburua da irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei zerbitzu bat eskaintzea. Hiru jende multzo dituzte buruan: dislexia arazoak dituzten haurrak, zaharrak eta ikusmen arazoak dituztenak.
Euskaraz ezin kalitate hoberena eskaini
Euskarazko bihurketek maila kaskarragoa ematen dute. Horri buruz galdetu diogu Calvori eta hala erantzun digu: “Audioetarako, ahots sintetikoak erabiltzen ditugu, eta beste hainbat hizkuntzatan (ez denetan) ahots sintetikoaren garapena lantzen urte asko daramatzate. Euskararekin ere ari dira, baina urte gutxiago, eta hori desabantaila da”. Hizkuntza teknologietan aritzen den EHUko AhoLab ikerketa taldearekin jarri ziren harremanetan, ahots sintetikoak lantzen baitituzte, besteak beste. AhoLabek garatu dituen ahots sintetikoak erabili dituzte Lup gailurako. Calvok dio kalitatearen eta abiaduraren artean aukeratu behar izan dutela: “Ahots sintetiko kalitatezkoak lortu daitezke euskaraz ere, baina zaila da bihurketa azkarra egitea. Bihurketa azkarra lortzeko, sistemak ezaugarri batzuk behar ditu, memoria eta abar, eta halako tresna txikian hori dena ez da sartzen. Ordenagailuan, adibidez, hori egin dezakezu. Bat edo bestea hobetsi behar duzu eta guk azkartasuna lehenetsi dugu”.
Gailuaren lehen bertsioa atera berria da eta eta produktua ezagutarazten ari dira orain. Tresna webgunean baino ezin da ikusi eta sortzaileen helburua da denda fisikoetan produktua erakusteko aukerak bilatzea. Calvok ziurtatu du produktua hobetzen jarraitu nahi dutela eta bertsio berriak ere izango direla.
Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.
Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.
Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.
Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]
Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Larunbat honetan Gasteiz Euskararen Hiria ekimenak hartuko du Gasteizko Andre Mari Zuriaren plaza. Goizean hasi eta gauera arte, “euskararen aldeko festa handia” izatea nahi dute euskalgintzako eragileek, kirol jarduerak, kultur emankizunak edo arratsaldeko... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]
Esnatu ala hil. Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan (Elkar) liburua argitaratu dute Garikoitz Goikoetxeak eta Iñaki Iurrebasok. Egileen helburua da gaur egun euskarak bizi duen egoera ulertzeko tresna bat eskaintzea, “ezinbestekoa delako aurrera... [+]
Labaren itzulera ospatzeko festa antolatu dute egun osoan zehar. Broken Brothers Brass Band-en kalejirak Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu Estafetaraino, ondoren lehiotik kantua izan da Amets Aranguren, Julen Goldarazena Flako, Idoia Tapia eta Oier Zuñigaren eskutik; eta... [+]
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]