Euskarazko murgiltze sistema publikoa exijitu dute aho batez Hiriburutik

  • Hautetsiak zein hezkuntza sistemako ordezkariak elkartu dira Hiriburuko Baste Quieta eskola publikoaren aitzinean, euskara hutsezko esperimentazio eskubidea errespetarazteko asmoz. Paristik jasotako ezezkoaren aitzinean, baimena lortu arte "borrokan segitzeko" determinazioa plazaratu dute aho batez.

Hautetsiak eta hezkuntza arloko ordezkariak, elkarrekin Hiriburuko eskola aitzinean

2020ko irailaren 1ean - 11:44
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Berriz ere aniztasuna aho batez mintzo Hiriburutik: hezkuntza publikoaren baitan euskara hutsezko murgiltze sistema garatzea beharrezkoa da eta hori lortu arte borrokan segituko dugu. Mezu hori zabaldu dute hautetsiek eta hezkuntza arloko egituretako ordezkariek –sail publikoa, pribatua zein Seaska, hiruak elkarren ondoan agertu dira–. Hautetsiei dagokionez, besteak beste Alain Iriart Hiriburuko auzapeza, Jean-Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko presidentea, Antton Kurutxarri elkargoan hizkuntza politikaren ardura duen hautetsia eta Mathieu Berge Euskararen Erakunde Publikoko ordezkaria egon dira elkarretaratzean. Haiei lotu dira ere berrogei bat herritar.

Bezperan, abuztuaren 31an egon zen Parisen hautetsien ordezkaritza bat, mezu bera entzunarazteko. Eskaera entzun arren, Frantziako Hezkuntza Ministerioko ordezkariek ez diete inolako erantzunik eman. Horregatik batu dira gaur Hiriburuko eskolaren aitzinean, determinazioa eta elkarrizketak segitzeko plazaratzeko asmoz. Eskola horretan euskara hutsezko esperimentazio proiektu bat abiatzea ukatzen die Bordeleko errektoretzak, "derrigorrezko irakaskuntza frantsesez egin behar" dela argudiatuta.

Arazoa "politikoa" dela argi utzi du Etxegaraik, deitoratuz beste behin ere Paristik jaso postura "jakobinoa".

Hiriburutik eskaintza orokortuz

Borroka hau irabazi beharra dute, Hiriburuz gain arlo publiko osorako balioko duelako: "Borroka hau ezin dugu horretan utzi, garrantzia handia duelako euskarazko irakaskuntzarentzat", Iriarten hitzetan. Hain zuzen, euskara hutsezko murgiltze sistema lehen mailako eskola publiko guztietara hedatu beharra dela azpimarratu dute hezkuntza arloko ordezkariek. Seaskaren izenean Peio Jorajuriak ohartarazi du "euskara salbatzeko bidean" hezkuntza publikoan ere egon behar duela euskarazko murgiltze ereduak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!