Euskarazko murgiltze eredua eskatu dute Iruñeko haur eskoletan

  • Iruñeko haur eskoletako ehundik gora langilek eta gurasok, hiriko barruti bakoitzean euskarazko murgiltze ereduan gutxienez lerro bat finkatzea eskatu dute hiriburuan ostegun arratsaldean egin den manifestazioan. Gaur egun murgiltze eredu bakarra dago hiri osoan haur hezkuntza publikoan.


2021eko abenduaren 16an - 17:37
Azken eguneraketa: 18:47
Manifestazioa Txapitela kalean gora, Iruñeko Alde Zaharrean. (Argazkia: EH Gurasoak Elkartea)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gurasoen esanetan, haur eskola publikoen eredu linguistikoen banaketa geografikoaren mapari begiratu bat besterik ez zaio egin behar euskarak eremu hauetan pairatzen duen bazterketaz ohartzeko. Hego mendebaldeko (Mendebaldea-Ermitagaña, Etxabakoitz, Iturrama eta Donibaneko auzoak) eta hego ekialdeko (Arrosadia, Lezkairu, Zabalgune, Mendillorri eta Erripagainako auzoak) biztanleek ez dute euskarazko murgiltzearen eskaintzarik: “Inork justifika dezake barruti berean lau gaztelaniazko murgiltze eredu izatea eta bakar bat ere ez euskaraz? Barruti bakoitzean behintzat murgiltze eredu bana exijitzen dugu”.

Euskarazko eskaintza, zonifikatu eta urria, eredu mistoetan eskainita dago gehien bat, eta horietan ez da murgiltze errealik ematen, gurasoek adierazi dutenez. Haien ustez, hori da eredurik egokiena “euskarak biziraun dezan eta euskaraz bizitzeko”. Salatu dute, halaber, haur hezkuntzan ez dagoela euskal adarra garatzeko planifikaziorik, “euskara profileko hezitzaile kopurua murriztu nahi dute, gero hori euskarazko plazak handitzeko ezinezko aitzakiatzat erabiltzeko”.

Ingelesaren erabilera euskararen aurka

Mobilizazioarekin bat egin duten haur eskoletako langileen ustez, ingelesa jasotzen duten ereduak ari dira baliatzen euskarazko matrikulazioak oztopatzeko: “Lehenik gaztelania eta ingelesarekin, eta ikusi zutenean hori ez zela nahiko, euskara eta ingelesa lerroak irekiz”.

Salatu dute Iruñeko Udala hamabost urte egon dela lanpostuak betetzeko deialdi publikorik egin gabe eta orain haur eskoletako langileei ingeleseko B1 titulua eskatu nahi diela, “garbi baino garbiagoa egon arren titulu hori ez dela inola ere nahikoa hizkuntza bat irakasteko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!