Euskararen Nazioarteko Eguna Nafarroan

  • Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak 1949an sortu zuen “euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko” eta XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, EIk euskal hizkuntzari bere lan-arlo guztietan gogo biziz eutsi dio. ENE, Abenduaren 3an ospatu ohi da, Xabierko Frantziskoaren heriotzaren eguna oroimenean, zeren kondairak dioenenez, bere azken hitzak ama-hizkuntza baliatuz xuxurlatu omen zituen. Aurten, “Bide berriak, modu berriak” lelopean ospatuko da.


2019ko abenduaren 3an - 08:08
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskarararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, aldarrikatzeko eta euskararekiko konpromisoa adierazteko eguna bada ere, euskararen erabileraren normalizaziotik urrun dago oraindik. Horrela, nahiz eta orain dela 30 urte baino 300.000 elebidun gehiago egon EAEn, biztanle euskaldunen artean, %20k euskararen erabilerari lehentasuna ematen dio eta beste %8,9k bi hizkuntz tartekatzen ditu, euskararen erabileraren areagotzea xedean geratuz

Tamalez, Lingua Vasconum Primittiae-aren sorterrian, Nafar Erreinu Zaharrean hain zuzen ere, euskararen etorkina kolokan dago, zeren Nafarroa Oinezaren oihartzun mediatikoaz aparte, errealitate gordinak frogatzen du Nafarroan euskararen hedapena geldialdirantz doala, azken 15 urteotan gorakada izan badu ere. Nafarroako euskararen egoera zalantzagarria ikusirik, gogoeta sakonaren eta kritika eraikitzailearen beharra badugula ondorioztatzen da, zeren euskararen ahuleziak euskaraz bizitzeko konpromisoa hartzeko eskatzen digu, hots, euskaldunok, erabiltzen dugun euskara gaurkotu, hobetu eta bere erabilera areagotu eta erdaldunok, euskara ikasteari gogotsu ekin, zeren euskararen erabileran baitago etorkizunaren giltzarria

Beraz, Nafarroako euskararen geldialdia saihesteak ahalegin eskerga eskatuko digu euskaldunoi eta “fosilizazio” hori ekiditeko euskararen aldeko aurrekontuak areagotzea premiazkoa da baita euskara eguneroko bizitzaren arlo guztietan ikusgai izatea, Nafarroan bizi garenontzat euskara ondasun kulturala eta batzeko tresna bilaka dadin. Ildo horretan, aurtengo “Euskaraldia” kanpaina bultzatzaile eraginkorra izan da, aurreiritziak, beldurrak eta lotsak behin bazterturik, “euskararen unibertsoan” murgiltzeko parada izanez eta emandako emaitzak behin ikusita, geratzera etorri da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.