Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

  • Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita UGTren bi ere. "Euskararen kontrako oldarraldiak jatorri politikoa du, eta lehenbailehen gelditu ezean, horrelako ekintzak ugaritzera" deitu dute ekintzaileek ARGIAri igorritako oharrean.

Arrasateko CCOOren egoitzan eginiko pintaketa.

2025eko urtarrilaren 3an - 10:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ARGIAk jakin duenez, Euskal Herriko leku ugaritako euskaltzaleek pintaketak egin dituzte euskararen eta euskaldunen aurkako oldarraldia salatzeko. Pintaketen jomuga izan dira epaitegiak eta CCOO eta UGTren egoitzak.

Abenduan CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, besteak beste, Gasteizkoa, Durangokoa, Donostiakoa, Eibarkoa, Arrasatekoa eta Tuterakoa, baita UGTren Altsasuko eta Arrasateko egoitzak ere. Jarritako mezuen artean "euskararen etsaiak" edo "euskararen kontrako erasorik ez!" irakur daitezke, epaitegietara iristen diren hizkuntza profilen auzian bi sindikatuok jokatzen ari diren rola salatzeko.

Azpian zenbait argazki.

Eibarko epaitegia
Eibarko epaitegia.
Donostiako epaitegia
CCOOren Donostiako egoitza.
UGTren Altsasuko egoitza.
CCOOren Eibarko egoitza.
Arrasateko UGTren egoitzan eginiko pintaketa.
Tuterako CCOOren egoitzaren ate ondoan ikus daiteke ezabatutako pintaketa.
EHEk bere gain hartu zuen Baionako epaitegian eginiko salaketa ekintza. EHE

2026ko martxoaren 18
Betikoak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.