Euskararen herria harrera herria

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo Asiako bere sorterritik, lotsagabeki, "lehen mundua" deiturikora iristeko asmotan, bizirauteko etorkizun baten bila ateratzen den pertsona migranteak.

Eta tipi-tapa, baina, oraingoan, dardarka, beldurrez eta ziurgabetasunez beteta, bizia arriskuan jarriz, ematen dituzte pertsona horiek beraien urratsak Europara sartu ahal izateko harresiak eta alanbre hesiak gainditzeko ahaleginean; edota itsasoa zeharkatu nahian pateran oinak sartzen dituztenean, jakin gabe zeharkaldiaren amaieran berriz ere oinak tipi-tapa lurrean jarri ahal izango dituzten ala ez.

Migrazioaren gaia jorratzen denean, ia aipamenik ez duen arren, pertsona horietako asko, jatorriz, hizkuntza gutxituetako hiztunak dira; gehienak desagertze bidean dauden hizkuntza komunitateetako partaideak. Izan ere, beraien bizi baldintza materialen degradazioa mendetan eragin duen azpiratze kolonial berberak beraien herrien nortasun- eta hizkuntza-azpiratzea ere eragin du. Mendetan zehar, beraien lurren aberastasunak arpilatuak izan diren bezala, beraien berezko hizkuntzak ere zapalduak izan dira, egun jarraitzen duen hizkuntza-ordezkapen glotozidan. Euskaldunok gure larrutan pairatu izan dugun zigor eta bortxa berdina pairatu dute, orain, guregana iristen ari diren hizkuntza-gutxituetako hiztun horiek eta euren arbasoek.

Euskaltzaleok ez dugu onartuko inolako ‘euskal faxismorik’ sustraitzea gure herrian. Ustez euskararen alde egiteko pertsona migranteen aurka egiten duten horien aurrean, irmo jarriko gara

Euskaldunok oso ongi dakigu inperioen kolonizazioaren eraginak eta ondorioak zeintzuk diren. Zein da, bestela, egun idealizatzen dugun euskal diasporaren jatorria, gehienak ez badira gosete, pobrezia eta gerretatik ihes egin behar izan zuten euskaldunen ondorengoak? Milaka izan ziren baserrian jatekorik ez eta Ameriketarako bidea hartu zuten euskaldunak. Milaka izan ziren bezala, Frantziako Iraultzaren, Karlistaden edo 1936ko gerraren errepresiotik ihesi, itsasoa gurutzatu zutenak. Horiek ere, tipi-tapa, sorterritik joan behar izan zuten inoiz ez bueltatzeko, euskaldun horiek ere migrante bihurtuz. Egun pobreziatik eta gerretatik ihesi gurera iristen diren pertsonen beldur eta ziurgabetasun berak barnean zeramatzatela.

Gu ere herri zapaldua eta migraziora kondenatua izan garenez, oso ongi dakigu bereizten zeintzuk diren kolonizatzaile glotozidak eta zeintzuk migranteak; zeintzuk diren euskarak dituen mehatxuak eta zeintzuk erronkak; zeintzuk diren euskararen desagerpena bilatzen duten estatu nahiz indar politikoak eta nortzuk gure herrira gurekin batera bizitzera datozenak; are, nortzuk diren gure hizkuntza ikasteko prest daudenak, horretan erraztasunak eman eta laguntzen baditugu. Argi diogu, beraz: migranteak ez dira euskararen etsaiak.

Horregatik, euskaltzaleok ez dugu onartuko inolako "euskal faxismorik" sustraitzea gure herrian. Ustez euskararen alde egiteko pertsona migranteen aurka egiten duten horien aurrean, irmo jarriko gara. Faxismoa faxismoa baita beti, "euskalduna" izanagatik ere.

"Tipi-tapa, Korrika!" oihukatzen gindoazen iazko martxoan, Santiagoko Zubia gurutzatzen ari ginen hainbat migratzaile gure artean genituela, gure herria zatitzen duen muga inposatua elkarrekin gurutzatuz. Korrika euskaldunok bereziki hunkitzen gaituen ekimena izanik, azken edizio hori horrelako elkartasun ekimena egiteko baliatu izanak harrotasun gehitua sortu zigun.

Igandean, irailaren 26an, berriz ere muga bera gurutzatuko dugu, oraingoan, ekimen hartan parte hartzeagatik epaituko dituzten kideekin zein pertsona migrante guztiekin elkartasunean. Izan ere, euskararen zapalkuntzaren aurka borrokatzen dugunean, zapalkuntza ororen aurka borrokatzen ari gara. Abestiak dioen moduan, “batek gose diraueno ez gara gu asetuko, bat inon loturik deino ez gara libre izango”.

Irati Areitio, Luken Etxabe, Sugoi Etxarri, Intza Gurrutxaga eta Ibon Leibar
Euskal Herrian Euskarazeko kideak

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Banketxeen mozkinak eta ustezko ezinak

Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]


Eguneraketa berriak daude