Euskarara gerturatu diren herritarren topaketa Eskoriatzan

  • Maiatzaren 23an Eskoriatzan elkartuko dira Auzoko egitasmoari esker euskarara hurbildu diren hainbat herritako partaideak. Euskaldunen eta euskarara gerturatzeko ahaleginean ari direnen arteko egun-pasa izango da.


2015eko maiatzaren 22an - 09:41
Iazko Auzoko jaia Bergaran izan zen. Aurten Eskoriatzan elkartuko dira. Argazkia: Auzoko.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

11:30ean hasiko da jaia. Hasiera ekitaldi txiki bat egingo dute, eta ondoren, Auzoko egitasmoan herritarrak euskarara gerturatzeko egiten dituzten dinamikak azalduko dituzte, gainerako herritarrek Auzoko ezagutu dezaten. Egunean zehar haurrentzako munduko jolasak eta eskulan tailerrak izango dira, baita hainbat jatorritako janaria probatzeko eta munduko dantzak ikusteko aukera ere.

Auzoko egitasmoa Gipuzkoako hamar herritan dago: Eskoriatza, Antzuola, Arrasate, Aretxabaleta, Azpeitia, Azkoitia, Bergara, Donostia, Ibarra eta Oñati. Euskaratik urrun bizi direnek hartzen dute parte egitasmoan, eta irakasle edo gidariaz gain, herritar euskaldunek hartzen dute parte eskoletan. Bigarren aldia da jaia egiten dela. Iaz Bergaran egin zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Topagunea
2023ko urriaren 18
Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

2022ko azaroaren 30
Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
“Ahalduntzea ez dadila Euskaraldiarekin amaitu”

Eguneraketa berriak daude