Maiatzaren 23an Eskoriatzan elkartuko dira Auzoko egitasmoari esker euskarara hurbildu diren hainbat herritako partaideak. Euskaldunen eta euskarara gerturatzeko ahaleginean ari direnen arteko egun-pasa izango da.
11:30ean hasiko da jaia. Hasiera ekitaldi txiki bat egingo dute, eta ondoren, Auzoko egitasmoan herritarrak euskarara gerturatzeko egiten dituzten dinamikak azalduko dituzte, gainerako herritarrek Auzoko ezagutu dezaten. Egunean zehar haurrentzako munduko jolasak eta eskulan tailerrak izango dira, baita hainbat jatorritako janaria probatzeko eta munduko dantzak ikusteko aukera ere.
Auzoko egitasmoa Gipuzkoako hamar herritan dago: Eskoriatza, Antzuola, Arrasate, Aretxabaleta, Azpeitia, Azkoitia, Bergara, Donostia, Ibarra eta Oñati. Euskaratik urrun bizi direnek hartzen dute parte egitasmoan, eta irakasle edo gidariaz gain, herritar euskaldunek hartzen dute parte eskoletan. Bigarren aldia da jaia egiten dela. Iaz Bergaran egin zuten.