Euskararen erabileran jauzia emateko bost lan ildo adostu ditu Euskaltzaleen Topaguneak III. kongresuan

  • Euskaltzaleen Topaguneak, azaroaren 18an egin duen kongresuan, datorren hamarraldirako bost lan ardatz finkatu ditu. Ardatzok euskararen erabileran jauzi bat eman ahal izateko ezinbesteko baldintzatzat ditu Topaguneak. Elkartearen bost funtzioak hauek izango dira: askotariko euskaltzale berriak erakartzea; gizarte mugimenduekin harremanak egitea; euskal identitate ireki eta inklusiboa eraikitzea; hiztunak sortzeko eta sozializatzeko ekimenak bultzatzea; eta akordio sozio-politiko-instituzional berriak sustatzea.


2023ko azaroaren 17an - 12:54
Azken eguneraketa: 2023-11-20 09:40:03

III. Kongresuaren txostenean jasoa du euskara elkarteak biltzen dituen Topaguneak bere ametsa: euskararen erabilera ohikoa bihurtzea eta euskaraz eroso bizi ahal izatea. Bide horretan, XXI. mendeko mundu honek plantan jarri dituen desafioetara egokitu behar dela dio. Euskararen erabilerak aurrera egin dezan, hainbat erronkari aurre egin behar zaio: globalizazioa, herritarren desaktibaziorako joera orokorra, euskararen aurkako diskurtsoak, oldarraldi judiziala…

Azken urteotan gizartea eta mugimendu euskaltzalea errotik aldatu direla kontuan izanda, erabileran aurrerapausoak emateko jauzi bat eman beharraz hitz egin dute. Kongresuan, jauzi hori emateko ezinbestekoak diren bost baldintza zehaztu dituzte, datorren hamarraldian Topagunearen lan ardatz izango direnak. Hauek dira bost lan ardatzak:

- Mugimendu euskaltzale eraldatzaile, anitz eta sendoa eratuz, herritarrak ahalduntzea: Askotariko euskaltzaleak integratzeko ahalegina egin nahi du Topaguneak eta sarea berrantolatzea eta berraktibatzea izango da helburua. Horretarako, jende berria erakartzen egingo du lan, beti ere erabilera erdigunean jarrita.

- Askotariko eragile eta mugimenduekin harreman sare sendoak eratzea: erabileran jauzia emateko euskararen aldeko jarrera sendotu behar dela dio Topaguneak, eta horretarako, bestelako eragile sozialekin harremanak estutu behar direla. Konplizitate berriak josi, erdal hiztunen babesa bildu eta beste jatorritako etorkinak euskalgintzara erakarri nahi ditu.

- Euskara eta euskalduntasunaren inguruko iruditeria, diskurtsoa eta jokaerak gaurkotuz, askotariko euskal identitate ireki eta inklusiboa eraiki: Topaguneak proposatu du euskalduntasunaren inguruko iruditeria berrikustea eta gaur egungo modutara egokitutako identitate kolektiboak garatzea. Etorkizuneko euskal hiztun komunitateari bizikidetza marko berritu bat eskaini behar zaiola uste du.

- Euskal hiztunak sortzeko eta sozializatzeko ekimenak sustatu: Doako euskalduntze sistema unibertsala aldarrikatu du, eta euskal kulturaren transmisioan, eta euskararen irakaskuntza sistema eraginkor bat eskaintzearen aldeko lanean eragingo duela azpimarratu du. Horrez gain, euskara ikasteko motibazio estrategiak bultzatuko ditu.

- Erabileran jauzia emateko akordio sozio-politiko-instituzional berriak bultzatu: Akordio berriak lortzeko zubiak eraikitzen egingo du lan. Akordioen behar are handiagoa azpimarratu du euskararen aurkako oldarraldi planifikatua gogorarazita.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Topagunea
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da hurrengo Euskaraldia

Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.


Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]


2023-09-25 | ARGIA
Topaguneak birmoldaketa fasea aurreikusi du

Irailaren 22ko batzar orokorrean, Kike Amonarrizek, lehendakaritzan, lekukoa eman dio Irati Iciar oñatiarrari. Alea hedabideak Amonarriz eta Iciar elkarrizketatu ditu, eta besteak beste, azaroan egingo duten kongresuaz eta proposamenaz hitz egin dute. Euskara... [+]


Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
“Ahalduntzea ez dadila Euskaraldiarekin amaitu”

Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]


Eguneraketa berriak daude