Aisialdiko euskara elkarteak bilduko dituen federazioa sortu du Topaguneak

  • Euskaltzaleen Topagunea eta bertako kide diren 14 euskara elkarte, zeinak dagoeneko aisialdia lantzen duten, bildu dira Kukulaisi federazioan. Helburua da tokian tokiko euskarazko aisialdia lantzen duten egitasmoak artikulatu eta garatzea.

Elgoibarren, irailaren 25ean, aurkeztu zuten federazioa. Argazkia: Topagunea.

2021eko irailaren 27an - 07:05
Azken eguneraketa: 09:05
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Federazioan euskara elkarteei lotutako elkarteak eta eragileak bildu dira, baina federazioak euskarazko aisialdia lantzen duten bestelako elkarteei ere batzeko deia egin die.

Oraingoz Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako elkarteak daude federazioan eta asmoa da Euskal Herri osoko eragileak biltzea.

Kukulaisi federazioak azpimarratu du euskarazko aisialdiak hizkuntzaren garapenean daukan garrantzia eta sektore artikulatuak bere eragina biderkatu dezakeela nabarmendu du.

Ondoko elkarteak dira sortu berria den federazioko kideak: Usurbilgo Noaua!, Getxoko Bizarra Lepoan, Hernaniko Dobera, Euskarabentura elkartea, Gasteizko Geu, Ordiziako Hitzaro, Bergarako Jardun, Atarrabiako Karrikaluze, Lasarte-Oriako Ttakun, Arrasateko Txatxilipurdi, Deustuko Berbaizu, Durangoko Berbaro, Elgoibarko Izarra eta Soraluzeko Pil Pilean. Kukulaisi federazioko kide dira baita ere Euskaltzaleen Topagunea eta Kultur Kabia aisialdiko zerbitzu enpresa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Topagunea
2023ko urriaren 18
Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

2022ko azaroaren 30
Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
“Ahalduntzea ez dadila Euskaraldiarekin amaitu”

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!