Euskara sektorea EAEko Barne Produktu Gordinaren %4,2 da

  • BPGaren %4,2 osatzen du euskarak; enpleguen %6,3 eta Balio Erantsi Gordinaren %4,5. Lehenengo aldia da euskararen munduaren pisu ekonomikoa neurtzeko ikerketa egiten dela.


2015eko urriaren 16an - 11:26
Durangoko azoka liburu eta disko salmentaren gune gorena da.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bideratu du euskararen munduaren pisu ekonomikoa neurtzeko ikerketa. HPSren ustez, ikerketak garbi utzi du euskara euskal ekonomiaren jarduera-sektore bat gehiago dela. Enpleguari begiratzen badiogu, 56.142 langile ari dira euskararen sektorean. 42.724 lanpostu dira zuzenekoak, 3.748 zeharkakoak eta 9.670 induzituak.

Barne Produktu Gordinaren %4,2 biltzen du eta eurotan emanda, 2.800 milioi. Balio Erantsiaren Gaineko Zergari (BEZ) dagokionez, 156.933 euro biltzen dira zerga bidez eta diru-laguntzetan sektoreak 107.392 euro jasotzen ditu. Beraz, 49.541 euroko saldo positiboa egiten du.

Ikerketak EAEko Barne Produktu Gordinean beste sektore batzuek duten eragina ere jasotzen du, euskara sektorearekin alderaketak egin ahal izateko. Ehuneko handienetik txikienera ondokoa da zerrenda: osasuna %8,8; turismoa %5,8; hezkuntza %5,5; euskara %4,2; I+G+B %2,1.

Patxi Baztarrika HPSko sailburuordeak hizkuntza gutxiagotuen balio ekonomikoaz dauden aurreiritziak aipatu zituen ikerketaren aurkezpenean eta ondoko gogoeta egin zuen: “Euskara, adibidez, Interneten nabigatzeko erabiltzen diren hizkuntzen artean 44.a da, Twitter-en erabiltzen diren 33 hizkuntzen artean dago, Wikipedian 34.a da eta Europar Batasuneko 10 Estatu hizkuntzatan baino artikulu gehiago daude euskaraz hor, Wikipedian. Baina, hala ere, kuestionatu egiten da bere balio ekonomikoa. Balio ekonomikoa duten hizkuntza efikazen eta baliagarriak ez diren hizkuntzen –kultur ondare huts diren hizkuntzen- arteko bereizketaren aurrean gaude. Horregatik -eta hau gauza berria da gurean- ikerketa egin dugu euskarak Barne Produktu Gordinean (BPG), Balio Erantsi Gordinean eta enpleguan duen eragin ekonomikoari buruz. Ikerketaren emaitzak agerian jartzen du, argi eta garbi, euskarak gure gizartearen sare ekonomikoan duen garrantzia, eta lagungarria da, euskararen eragingarritasun eta baliagarritasun ekonomikoa zalantzan jartzen –edo ukatzen– duen aurreiritzia desintegratzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-17 | Garabide
Manuel Lekuona saria jaso du Iñaki Martinez de Lunak

Euskal komunitateari egindako ekarpena aitortzen dion saria jaso du Garabideren lehendakari den soziolinguista arabarrak.


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


Eguneraketa berriak daude