Otsaileko azken ostegunean (otsailaren 28an) “Euskara jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza” sei kapituluko dokumental sortako irudi batzuk proiektatuko dituzte, egileek inguruetan hartutakoak. Dokumentalen estreinaldia oraindik ez dago zehaztuta noiz eta non izango den, egileek adierazi dutenez.
“Euskara jendea” dokumental sorta honek abiapuntu gisa, Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua du. Dokumental hauekin, ikus-entzunezko euskarrian falta zena beteko dute egileen hitzetan.
40-50 minutuko sei atalez osatutako dokumentalak, euskararen eta bere herriaren historia zabaltzea du helburu. Sei atal hauek honako izenak dituzte: Historiaren atarian, Erromako inperioan, Aniztasunaren bidean, mugetan gaindi, Gerren arteko Pizkundean eta Mundua osatzen. Historia horiek kontatzeko, historialari, hizkuntzalari arkeologo eta kulturgile ugarik hartu dute parte. pertsona horiez gain orain arte inolako ekoizpenetan agertu gabeko, Euskal herriko zein atzerriko hainbat txoko ere agertuko dira. Garai historiko bakoitza girotzeko dramatizazio txikiak ilustrazio eta grafismo erakargarriak eta atal bakoitzerako egokitutako musika topatuko dugu dibulgaziozko dokumental sorta honetan.
Hainbat hizkuntza desberdinetan daude azpititulatuta dokumentalak.
Dokumentalaz gain, Otsaileko ostegunetan Donapaleun hitzaldi eta emanaldi desberdinak antolatu dituzte. Lehen ostegunean, otsailaren 7an, Piarres Aintziarten mintzaldia izango da, bere bizipenen inguruko gogoetak azalduko ditu, otsailaren 14an berriz, Ainhoa Arburua psikoterapeutak dolua nola bizi erakutsiko du, Otsailaren 21ean ETAk armak utzi dituela bi urte igaro diren honetan Emilio Lopez Adanek egoera honen eta "Madril eta Parisek duten borondate ezaren inguruan" hitz egingo du.
Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]
Iragan udazkenekoa dugu liburua: Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan (Nabarralde, 2024). Historiara jo du berriz Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak, eta argira ekarri euskarak epigrafian egina duen bidea, utzia duen aztarna, orain artean inork egin... [+]
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
Martxoaren 30erako Iruña-Veleia martxan, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren jatorria elkarteek manifestaziora deitu dute, Aski da! Argitu, ez suntsitu lelopean. Azken bi urteetan "hondeatzaileak sistematikoki eremu arkeologiko oso aberatsak suntsitzeko modu... [+]
Euskararen egoera erabat okertu zen gerra aurretik gerra ostera Elgoibarren. Garai hartako debekuek eta zapalkuntzek euskarari bidea zeharo oztopatu arren, zenbait herritarrek euskarari eusteko zirrikituak bilatu zituzten. Elgoibarko Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak... [+]
Euskara eta Zumaia betitik egon dira lotuta. Nola iritsi da euskara guganaino? Nola lortu zuen frankismoan irautea? Lau hamarkada horietako gorabeherak ezagutuko ditugu ikus-entzunezko honetan. Azken urteetan bildutako materialarekin eta aurretik Ahotsak proiektuan jasotako... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak
“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]
“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]
Uztailean jakin genuenez, 5.000 lagunentzako zirku erromatar baten aztarnak aurkitu dituzte Iruña-Veleian. Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian eta droneen bidezko kartografia teknikak... [+]
Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]
'Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza', Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta da, 40-50 minutuko sei atalek osatua. Egitasmoak Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko... [+]