Hizkuntza-Eskubideen Behatokiak 2018an hizkuntza-eskubideen egoera nolakoa zen ikertu du, eta txostena eta ondorioak publikatu dituzte aste honetan. Ikerketa honetan, Behatokiak euskararen esparru osoan askatasun osoz euskaraz hitz egiteko eskubidea zein egoeratan dagoen aztertu du. Emaitzek azken urteetako joera bera adierazten dute: euskaraz askatasunez hitz egiteko eskubidea galarazita dago.
Ikerketa, hein handi batean, sektore publikoko erakunde eta zerbitzuetan euskaraz hitz egiteko eskubidearen egoeran zentratu da. Izan ere, gaztelania eta euskara koofizialak diren eremuetan, administrazioko esparruetan euskaraz hitz egiteko gabezia handiak daudela plazaratu du Behatokiak. Ikerketak, beraz, sektore publikoko sei esparru ezberdindu ditu: osasungintza, herrizaingoa, justizia, hezkuntza, administrazio jarduera orokorrak eta udaletxeak. Bestalde, lan munduan, kultura, aisialdi eta kirol arloan eta kontsumo zerbitzuen esparruan euskararen egoera ere aztertu dute.
Osasungintzako arreta-zerbitzuei lotuta izan dira 2018an Behatokiak jaso dituen kexa gehienak. Bestalde, pazienteek jasotzen dituzten informaziorako testu eta oharrak ia beti gazteleraz zein frantsesez daudela salatu dute txostenean. Nafarroan Osasunbidean lana lortzerakoan Nafarroako Gobernuak euskararen balioa gutxitzeko trikimailuak erabili dituela esan du Behatokiak.
Administrazio esparru guztietan hizkuntza eskubide urraketak egunero gertatzen direla salatu du Behatokiak, eta kasu asko legearen arabera ilegalak direla
Herrizaingo eta segurtasunaren alorrean, kexa gehienak arreta eta inprimakien inguruan dira. Izan ere, erabiltzaile asko kexu dira tramiteren bat egitera joan eta funtzionarioetatik inork ez zekielako euskaraz. Gainera, isunen zein salaketen inprimakiak gazteleraz ematen dituztela salatu dute.
Hezkuntza eta osasungintzarekin lotuta, badira urteak EHUko medikuntza zein odontologiako ikasleak kexu direla haien fakultatean euskarak duen egoeraren inguruan. Izan ere, ikasleek birritan salatu dute ikasgai asko gazteleraz bakarrik eskaintzen dituela unibertsitateak, eta praktikaldien %90 gazteleraz izaten direla. Honen aurrean, urteroko graduazio-ekitaldian protesta egin ohi dute zenbait ikaslek, hizkuntza-eskubideen urraketa hori salatzeko.
Ondorio garbi eta errepikakorrak
Administrazio esparru guztietan hizkuntza eskubide urraketak egunero gertatzen direla salatu du Behatokiak, eta kasu asko legearen arabera ilegalak direla adierazi dute. Adibidez, Espainiako Estatuaren administrazioak euskararekiko duen jarrera Espainiako Konstituzioan bertan jasotzen den ofizialtasun bikoitzaren aurkakoa da.
Nafarroan eremu publikoetan lana lortzeko euskararen balioa sistematikoki gutxitzen dutela esan dute, eta eremu “ez-euskaldunean” erdal hizkuntzak hobeto baloratzen dituzte euskara baino. Iparraldean egoera ere oso larria dela dio txostenak. Frantziako Administrazioak hezkuntza-sistemari traba larriak jarri dizkio 2018an. Ikasleek Baxoa eta Brebeta azterketak euskaraz egiteko izan dituzten arazoak salatu dituzte, baita ikastoletako lanpostuen gutxitzea, Seaskaren eskakizunei muzin egitea…
Gainera, eremu pribatuan Nafarroan eta Iparraldean egoera oso larria dela dio Behatokiak, ez baitago kontsumitzaileen hizkuntza eskubideen inguruko legerik. EAEn, berriz, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak arautzen dituen Legea eta Dekretua badaude, baina askotan errespetatzen ez dela dio txostenak. Gainera, enpresari gehienek euskararekiko duten konpromiso falta euskaraz kontsumitzeko oztopo larria dela dio erakundeak.
Eskubide erreprimitua
Euskal Herrian hizkuntza eskubideak ez bermatzeaz gain, euskal hiztunen aurkako errepresio-formak anitzak dira. Adibidez, 2018ko maiatzean Bizitza Da Handiena astean Ertzaintzaren eta protestarien arteko liskar batean, bertako pertsona batek euskaraz zekien ertzain batekin hitz egin nahi zuela eskatu zuen, eta horren ondoren identifikatu egin zuten. Hortik hilabete batzuetara, Mozal Legeaz zigortu zutela jakinarazi zioten. Afera ez zen hor amaitu, bi ertzainek ARGIAko Lander Arbelaitz kazetaria salatu baitzuten, honek hizkuntza eskubide urraketaz informatu ostean.
Txostenak beste hainbat kasu jasotzen ditu, polizia indarrei euskaraz hitz egiteagatik identifikatu edo zigortuak izan diren lagunenak. 2018ko Bilboko Aste Nagusian, adibidez, herritar bati isuna jarri zion Bilboko Udaltzaingoak euskaraz zuzendu ondoren.
"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.
Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.
Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak argudiatu du kontraesanean daudela jardunaldien helburua, hau da, gaztelania bultzatzea, eta euskararen normalizazioa eta biziberritzea. Observatorio Global del Español erakunde antolatzaileari gutunez eman dio erabakiaren berri, eta 2024an... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.