Euskaltzale erdaltzaleak euskara badaki. Arazorik gabe komunika daiteke euskaraz.
Euskaltzale erdaltzalea euskaldun erdaltzale hutsetik haratago dago. Bai, euskararekiko jarrera positiboa dauka.
Euskaltzale erdaltzalea haserretzen da epaile batek euskararen kontrako epaia ebazten duenean, eta begi onez ikusten du administrazio publikoan euskararen ezagutza maila nahikoa eskatzea. Berak ere eskubidea du administrazioan arreta euskaraz jasotzeko.
Euskaltzale erdaltzaleak ez du zalantzarik bere seme-alabek euskara ikasi behar dutela eta, kasu batzuetan, zentro zehatz bat aukeratzen du euskara maila nahikoa lor dezaten.
Euskaltzale erdaltzaleak bere seme-alabekin euskara sarri erabiltzen du, bereziki txikiak direnean.
Euskaltzale erdaltzaleak Euskal Herrian euskaraz abestia askotan abestu du, eta Euskal Herrian Euskarazen pegatina jarrita izan du
Euskaltzale erdaltzaleak euskal musika entzuten du eta euskal kulturan murgiltzen da maiz.
Euskaltzale erdaltzaleak Euskal Herrian euskaraz abestia askotan abestu du, eta Euskal Herrian Euskarazen pegatina jarrita izan du, izan karpeta batean izan bere kamisetan txosnetako giroan.
Euskaltzale erdaltzaleak ia beti agurtzen du “egun on” edo “kaixo”rekin, eta apenas erabiltzen duen “gracias”, “eskerrik asko” baizik.
Euskaltzale erdaltzalea euskararen aldeko ekimenetara joan ohi da. Agian Herri Urratsera ez (oso urrun geratzen delako), baina hurbileko euskararen aldeko ekimenetan eguna gustura pasatzen du.
Euskaltzale erdaltzaleak euskara maite duela esaten du, eta harro dago euskara jakiteaz.
Baina euskaltzale erdaltzaleak erdara aukeratzen du nagusiki bere harreman pertsonaletarako. Euskaldunen artean erdaraz mugitzeko ez du arazorik, bere ekimenez elkarrizketari erdaraz hasiera emanez edo beste kide euskaldun bat erdaraz aritzen delako. Batzuetan elkarrizketa euskaraz hasten da, baina ez dauka nahiko indarrik (?), kemenik (?), euskaraz amaitzeko.
Euskaltzale erdaltzaleak lehen hitza euskaraz erabili ohi du ezagutzen dituen euskaltzale militanteekin, baina administrazioan, dendan, bankuan edo tabernaren beste aldean dagoena ez badu ezagutzen, erdaraz da lehen hitza. Are gehiago, hizketakideak euskal itxura fisikoa ez badu. Beste herrialdeetako fisionomiak edo azalaren koloreak erdarara eramaten du automatikoki. Antzeko jarrera dauka hizketakideak gorbata badarama edo zaharra bada. “Ziur euskara ez dakiela”, pentsatzen du. Hori bai, euskalduna den zonalde batera badoa, eta hizketakideak, zaharra izan arren, euskaldun itxura badu (are gehiago txapela badarama) euskaraz egingo dio. Zonalde ez oso euskaldunekoa izan arren, berak ere euskaraz dakiela erakutsi behar du.
Euskaltzale erdaltzaleak lehen hitza euskaraz erabili ohi du ezagutzen dituen euskaltzale militanteekin, baina beste aldean dagoena ez badu ezagutzen, erdaraz da lehen hitza
Euskaltzale erdaltzaleak, ume txikiei euskaraz hitz egiten badie ere, bere bikotekidearekin eta bere seme-alaben lagunen guraso euskaldunekin erdaraz hitz egiten du. Euskara eta gaztelania tartekatzen du segun eta haurrei edo helduei zuzentzen den, guztiek euskaraz jakin arren.
Euskaltzale erdaltzaleak bere lagun euskaldunekin erdaraz egiten du. Haietako batzuekin ikasi zuen, D ereduan, baina haien artean erdaraz hitz egiteko ohitura tinko mantentzen dute. Eta beste lagunek, euskaltegian euskara ikasi zutenek, ez dute nahiko indarrik (?), kemenik (?), elkarrizketak euskaraz izaten saiatzeko. Guztiek pena handia dela aitortzen dute, baina hain zaila da ohitura aldatzea…
Euskarak etsai asko eta oso boteretsuak dauzka. Baina lege menperatzaile, hizkuntza-eskubideak bermatzen ez dituen administrazio, euskararen aurkako epaile eta makina bat hiritar euskarafoborengandik haratago, euskara maite omen duenak ardura dauka gure hizkuntza bizirauteko saiakeran.
Euskararekiko jarrera positibo eta euskararen aldeko hitz politez gain, egunerokoan, korronteak bultzatuta eta fede txarrik gabe, euskara gutxienetara eramaten duten euskaltzale gutxiago behar dugu, eta euskararen militante gehiago. Indarra, kemena, tentsioa eta kolektiboaren ideia barne dauzkan militantzia. Egon badaude euskararen militante asko, baina askoz gehiago behar dira, “geure arima hiltzen uzteko bezain odolgalduak” ez izateko.
Bakarrik militantzia zabal batek salba dezake euskara. Horretarako, euskaltzale erdaltzaleak beren erdara-konfort-zonatik atera behar dira.
Iñaki Etaio
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]