Herriak bakarrik salba dezake herria


2025eko irailaren 25ean - 11:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu propaganda sionistaren washing-ean.

Espainian, Katalunian, Galizan eta Euskal Herrian milaka lagunek kaleak hartu dituzte Israelgo washing-aren aurka eta palestinarren aldeko elkartasuna adierazteko. Mobilizazio horien ondoren, Espainia batu zaio Eurovisión lehiaketatik at geratuko direla iragarri duten herrialdeen multzoari, Israel bertan egonez gero. Bi ondorio nagusi atera daitezke: lehenik, herri presioak funtzionatzen duela. Herria kalean mobilizatu izan ez balitz, Espainiako presidentearen adierazpenak sekula ez lirateke gertatuko. Ez dezagun ahaztu azken bi urteetan Espainiako Gobernuak inolako trabarik gabe egin dituela armen salerosketa garrantzitsuak Israelekin. Herriaren presioak behartu du itxurazko aldaketa hau. Bigarrenik, agintariek ez dutela Palestinagatik ezer egingo: berriro ere kaleak eta herri antolakuntza izan dira egoera salatzeko tresna eraginkor bakarrak. Horren adibide, Global Sumud Flotilla Palestinarantz abiatu dela, gobernuek egin ez dutena eginez eta genozidioa mundu osoaren aurrean jarriz.

Baina, zein da konponbidea? Israelek argi du berea: palestinar guztiak kanporatu edo akabatzea. Gideon Polya doktoreak eta Richard Hil irakasleak argitaratu berri duten ikerketak aurreko datuak txiki utzi dituzte, eta argi utzi dute Israelek ez duela bere helburua bete arte atzera egingo.

Israelen bizi diren palestinarren eta Zisjordaniakoen altxamendu edo iraultza batek bakarrik eragotzi dezake garbiketa etnikoaren eta genozidioaren amaiera

Aspaldiko “bi estatuen irtenbidea” gero eta ezinezkoagoa da. Eta estatu bakarrean bizikidetza ere ez da bideragarria, Israelek ez baitu dioen demokrazia osatzen. “Mediterraneo Levanteko demokrazia bakarra” izatearen gezurra agerian dago: Israelek ez du Konstituziorik (Nakbaren ostean geratu ziren arabiarrei eskubide osoak ukatzeko), eta lege askok palestinarrak bigarren mailako herritar bihurtzen dituzte. Apartheid sistema errealitate ukaezina da.

Gainera, Mendebaldeko demokraziek palestinarren aitortza egiten dutela diotenean, Palestinako Aginte Nazionala baino ez dute onartzen. Horren atzean Osloko Akordioen iruzurra dago: Arafat eta palestinarrak engainatu ostean, Israelek Zisjordania okupatzen jarraitzeko baimena jaso zuen. Lurraldea A, B eta C eremuetan banatu zen eta Palestinako Aginte Nazionala Israelen menpe geratu zen, erresistentzia zapaltzeko konpromisoarekin. Trukean, Europaren eta Israelen finantzaketa jaso zuen. Erabaki horiek Mahmoud Abbas herriaren babesik gabe utzi dute, eta Hamasen sostengua handitu da.

Ondorioz, herriak bakarrik salba dezake herria. Palestinarren etorkizuna haien eskuetan dago, agintariek guztiz baztertu dituztelako. Israelen bizi diren palestinarren eta Zisjordaniakoen altxamendu edo iraultza batek bakarrik eragotzi dezake garbiketa etnikoaren eta genozidioaren amaiera. Herriaren erresistentzia da giltza.

Markel Elortza

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.