Euskalteleko zuzendariak dio burtsara ateratzea “herri proiektua” dela

  • Asteazkenean atera da burtsara Euskaltel telekomunikazio enpresa eta lehen egunean bere akzioak 5,8 igo dira. Euskaltelek bere kapital sozialaren %63,5a atera du burtsara –80,4 milioi euro– eta goiz hasieran akzioek 9,50 euroren balioa bazuten, egun amaieran 10,05 .


2015eko uztailaren 02an - 11:53
Alberto García Erauzkin, Euskalteleko presidentea, eta Fernando Ojeda zuzendari nagusia Bilboko Burtsan (Argazkia: EFE)

Alberto Garcia Erauzkin Euskalteleko presidenteak esan du atzoko ekitaldia “historikoa” izan zela nazioarteko inbertsoreak erakartzeko “amua” izango baita. Euskaltel burtsan egotea “herri proiektu” bezala definitu du Erauzkinek.

Ekai Centerreko Eñaut Apaolazak Info7n Irratiari emandako elkarrizketan esan du Euskaltel sorreran –90eko hamarkadan– “herri ikuspegitik” sortutako komunikazio enpresa zela, bertan diru publiko asko inbertitu baitzen. Edonola ere, oraindik Kutxabank izango da akzio gehien dituen enpresa.

Apaolazaren iritziz Euskaltelen proiektu garrantzitsuena Zuntz Optikoa izan da. “Balio handia” daukan sare hau diru publikoarekin erosi zen. Gaur egun, ordea, Euskal Autonomi Erkidegoaren jabetza izateari utzi eta inbertsore atzerritarren esku geldituko da.

Telekomunikazio enpresa burtsara ateratzearen ondorioz Zuntz Optikoaren balioa asko handitu da. Ekai Centerreko kideak esan du Euskaltel pribatizatzen hasi zenean bere kotizazioa “oso baxua” zela eta honek ”inbertsore europar eta estatubatuarrak” erakarri zituela. Duela hiru urte Euskaltelek kapitalaren erdia telekomunikazio enpresari atzerritar bati saldu zion 200 milioi euroren truke. Gaur egun akzioen balioa hirukoiztu baina gehiago egin da.

LAB eta ELA sindikatuek Euskaltelen “pribatizazioa” gaitzesteaz gain komunikazio enpresaren 25 zuzendarik burtsara ateratzeagatik jasoko dituzten 41 milioi euroko “bonus”ak kritikatu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaltel
2022-01-24 | ARGIA
Zamudioko ZTE enpresan akordioa erdietsi eta greba bertan behera utzi dute

ELA sindikatuak hitzarmena defendatzeko deitutako hamar eguneko greba hasi bezperan, akordioa lortu dute Zamudioko ZTEko zuzendaritzarekin. Hitzarmenak soldata-igoerak, lanaldi-murrizketa, aplikatu beharreko gutxieneko soldatak eta telelanaren oinarriak jasotzen ditu. Gauzak... [+]


MásMóvilek Euskaltelen telebista negozioa saldu dio Agile Content enpresari

Operazioak 32 milioi euro utziko dizkio Euskaltelen jabe berriari. MásMóvilek plantilan ere aldaketak egin ditu, eta iragarri du lehendik zeuden hainbat kide mantenduko dituela.


Agur Euskaltel: Akzioen %98 eskuratu ditu MásMóvilek eta 27 milioi euro banatu dituzte 52 pertsonaren artean

Euskaltelek jabe berria dauka: MásMóvil. "Gutxienez bost urtez" mantenduko du egoitza soziala eta fiskala Euskal Herrian. EAJk José María Aznar Espainiako presidente egitea ahalbidetzearen truke sortu zen enpresa duela 27 urte, %100 diru... [+]


Funts putreei aurre egingo dien banku publiko bat sortzea baztertu dute EAJk, PSEk eta PPk Legebiltzarrean

Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk aurkeztuta, enpresa estrategikoei lagunduko dien banku publiko baten sorrerari buruzko mozioa eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean. Euren esanetan garrantzitsua da enpresa horiek EAEn errotuta eta funts putreen eraginpetik kanpo egotea... [+]


2021-04-18 | Juan Mari Arregi
Euskaltel: espekulatzeko pizgarriak

MasMovil taldearen bidez Euskaltelen lanpostuak suntsitu eta enpresa deslokalizatuko dute. Une hori iristen denean, zeren eta iritsiko da, orduan ere jasoko dute milioi askoko saria bere zuzendariek. Kapitalaren legea da.


Eguneraketa berriak daude