Baten bat harrituko zen LABeko zuzendaritzako kide eta Euskara Arduradun den Amaia Aurrekoetxeak Berrian idatzitakoa irakurtzean: ELAk Ondarroako udala erdaraz aritzera behartzen omen du. Ondarroako udalak bere langileei Lanpostuen Balorazioa egiteko txostena helarazi die. Balorazio hau egiteko euskaraz hizkera tekniko-juridikoa erabili dute. Langileak euskaldunak dira, baina ez dute bidalitakoa ulertzen eta horregatik udalari ulertzeko moduko testu bat bidaltzea eskatu diote, erdaraz bada ere. Udalak langileei esan zien 3 eguneko epea zutela idatziari ekarpenak egiteko, bestela ez zutela ezertarako aukerarik izango.
Hori egin zutenean ELAko ordezkariak oso argi utzi zion udalari hori norbanako langileen eskaera zela, idatzia ulertzen ez duten langileena, hain zuzen, eta ez sindikatuaren eskaera. Uste genuen udalak hori gure aurka erabiliko zuela, sakoneko eztabaida ekidin eta “zarata” egiteko, harritzekoa LABek erabili izana da.
Langileek prozesu honetan asko dute jokoan. Horrelako balorazio batean langileek benetan betetzen dituzten funtzioak definitzen dira eta hauen arabera ze soldata izan behar duten. Besteak beste, eginiko funtzioen definizioaren arabera langileren bat kaleratua izan daiteke (Ondarroako langile batzuek beldur hori dute), baina LABi horrek bost axola diola ematen du.
Pentsatu nahi dut Amaiak ez duela informazio guztia jaso Berrian idatzi aurretik. Hurrengo baterako, Amaiak badu nire telefonoa eta pozarren emango dizkiot eman beharreko azalpenak
LABeko arduradunaren jarrera klasista, sektarioa eta manipulatzailea da. Klasista da neurri handi batean langileek duten hezkuntza mailarekin lotutako arazoa delako; goi mailako ikasketak euskaraz egin dituen langileak ez du arazorik horrelako txosten bat ulertzeko, euskara egunerokoan erabiltzen duen langileak, baina hizkera juridikoan trebatua ez dagoenak bai. Sektarioa da, norbera egiaren jabe egin eta inorekin ezer kontrastatu gabe “aurkaria” erasotzeko erabiltzen duelako (ELA administrazio eta enpresen aurrean antolatzen saiatzen da, ez beste sindikatuen aurrean). Eta manipulatzailea da errealitatea erabat desitxuratzen duelako, beti ere sakoneko eztabaida ekiditeko.
Pentsatu nahi dut Amaiak ez duela informazio guztia jaso Berrian idatzi aurretik. Hurrengo baterako, Amaiak badu nire telefonoa eta pozarren emango dizkiot eman beharreko azalpenak. Edonola, langileen egoera eta kezkak ezagutzea hasiera ona litzateke edozein iritzi eman aurretik. Eta beste egun batean, nahi izanez gero, euskara gaiarekin ELAk dituen kontraesanak eztabaidatuko ditugu. Asko ditugu, nik baino hobeto inork ez daki hori, baina kontraesan horiek gainditzeko asmo irmoa ere badugu, gure sindikatuan eta gure sindikatuarekin harremanetan euskaldun orok euskaraz bizitzeko eskubidea izan dezan.
Pello Igeregi ELA sindikatuko Euskara arduraduna da
Artikulu hau Manuel Robles-Arangiz fundazioak argitaratu du ARGIAko plazan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]
Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]
Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]