Euskaldun guraso talde bat gara, eta harro euskaldun izateaz. Eta maite dugun hori zaintzeaz harro; Euskara eta seme-alabak. Hauek harro ere euskaraz eskolan, etxean, lagunartean aritzeaz.... Baina zer gertatzen da eskolaz-kanpoko ekintzekin?
Ikasturte berriari begira jarri gara dagoeneko guraso asko, eta gure haurren eskolaz kanpokoak aukeratzen. Baina urtero bezala, gainditu beharreko paretatzar batekin topo egin dugu. Ikerlari eta miaketa lanak egitea egokitu zaigu gure umeak euskarazko eskaintza izan dezaten. Batera eta bestera deitu, han eta hemen galdetu eta gure umeek musika, marrazketa, zirkua, karate, eskalada, antzerkia, igeriketa, yoga,… EUSKARAZ egiteko oztopoak besterik ez: batzuetan eskaintzarik ez dagoela, besteetan irakaslea euskalduna bai baina ezin dela taldea euskalduna izanen den ziurtatu, ume erdaldunek ere izena-emateko eskubidea, lehentasuna umeen adin eta jakintza mailari ematen zaiola taldekatzeak egiterakoan etab. Beraz, bigarren maila batean geratzen da euskara eta ume euskaldunak, Nafarroako hiriburuan eta inguruko auzo zein herri ugaritan.
Hauek guztiak eskaintza pribatuko zein publikoko zentroetan topatu ditugu. Talde euskaldunen falta botatzen dugu Kirol Federazioetan, administrazioak kudeaturiko Musika eskoletan zein Kirol instalazioetan, entitate pribatuen eskaintzetan... Zergatia zein ote? utzikeria, edota adore falta, edo erlaxazioa, edo.... Bigarren mailako hizkuntza gisa tratatzea akaso? Edota euskara sobera gutxi maitatzea eta euskaldun izateaz harro ez egotea?
Euskaldunak gara eta euskaraz bizi nahi dugu etxean, kalean, eskolan baita kirola egiten dugunean ere, musika ikasten dugunean eta igerilekuan plista-plasta gabiltzanean, paretan gora kaskoa jarrita goazenean edota balleta dantzatzen dugunean ere. Aukeratzen dugun jarduera dena delakoa izanik ere, euskaraz egin nahi dugu: igeriketa estilo guztien izenak euskaraz jakin nahi ditugulako, gure entrenatzaileek euskaraz animatzea nahi dugulako, musika talde euskaldunak nahi ditugulako, euskaraz erlaxatu nahi dugulako…
Gu, euskaldunak garelako, harro gaudelako eta toki eta jarduera guztietan euskaraz aritzeak egiten gaituelako euskaldun! Euskaraz bizi eta funtzionatu nahi dugulako! Euskara bizigarri delako eta bizimodua euskaraz egitea bermatu beharreko eskubide bat delako... ahaldundu gaitezen euskaratik eta euskaraz, eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen dituzuen guzti horiek, euskara eskaini dezazuen eskatzen dizuegu. Gure txikiak euskaldun oso izan daitezen, zuek ere euskaldun izan zaitezten; toki eta jarduera guztietan euskaraz aritzeak egiten gaituelako euskaldun oso!
* Ainara Oiz Elgorriaga, Aitor Hernaiz Ormaetxea, Aitziber García Huarte,Aloña Huerta Alducin, Ángela Campo Lumbreras, Bakartxo Blanco Gaskue, Erkuden Barandiaran Goñi, Garikoitz Torregrosa Armendariz, Goizargi Santxo Gaskue, Jaione Lamariano Ausejo, Jaione Urtasun Izal, Jon Subijana Ayestaran, Nestor Esteban Scaloni, Ventura Ruiz Eta Xatur Ezpeleta Otamendi (Enbor Beretik Guraso Euskaldunon taldearen izenean).
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.
– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]
Egia esan, ez dakit nola hasi zen, hedabideetan, kirolarien elkarrizketetan, egia esan errepikatzeko ohitura. Pilotariak, txirrindulariak, futbolariak… Aipamen hori egin ezean, gezurra esango zuten? Ebanjelioetako Benetan diotsuet imitatu nahia?
Hedabideetan ere agertu... [+]