Euskara hutsean egiten den Euskal Zine Bileran parte hartzeko deialdia zabaldu du Lekeitioko Udalak. Hitzordua azaroaren 23tik 29ra izango da eta irailaren 12a izango da lehiaketan ikus-entzunezko lanak aurkezteko azken eguna. Gehienez 50 film onartuko dira lehiaketan.
Bi helburu ditu Euskal Zine Bilerak: euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune izan eta euskarazko lan amateurrei bidea egiten lagundu. Lehiaketak bi kategoria izango ditu, profesionalena eta amateurrena. Kategoria bakoitzean, Zuzendaritza, Ekoizpena, Gidoia eta Argazkia arloak sarituko dira.
Pelikulak online aurkeztu beharko dira, UPTOFEST plataformaren bidez. Hala ere, zuzeneko informazioa jasotzeko, telefonoak eta posta zabaldu du Euskal Zine Bilerak: 946243482 / 656728107 eta zinebilera@zinebilera.com helbidea.
1.900 euro profesional onenarentzat
Kategoria bakoitzean Film Onenaren saria emango dute: profesionalaren kategorian, irabazleak 1.900 euro eta urrezko antzara jasoko du; amateurren kategorian 1.300 euro eta urrezko antzara baita ere. Horrez gain, profesionalaren kategorian 1.600 euro eta zilarrezko antzara jasoko du bigarren lan irabazleak, kategoria amateurrean, aldiz, 1.000 euro eta zilarrezko antzara.
Lehiaketan gazteen parte hartzea bultzatzeko, Gazte 22 saria emango da aurten ere. 1991ko urtarrilaren 1aren ondoren jaiotako parte hartzaileen artean 600 euroko sari berezia emango da.
Aurten gainera, Antzar Morea eta 500 euroko saria banatuko da lehenengoz. Udaleko Berdintasun batzordeak, genero ikuspegia hoberen txertatzen duen lana sarituko du. Kontuan hartuko da emakumearen presentzia zenbatekoa izan den lana sortzeko prozesuan.
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.
Zinema eta arte eszenikoen LGTBIQ+ jaialdia Bilbon ospatuko dute ekainaren 23tik 30era,50 jarduera baino gehiagorekin.
'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.
Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.
2024ko urtarrilaren eta uztailaren artean Gazan filmaturiko 22 film laburrez osatua da From Ground Zero filma. Rashid Masharawi palestinar zinegilea dugu egitasmoaren oinarrian, eta 2023ko urriaren 7az geroztik Gazari buruz entzuten diren zenbakiei aurpegiak jartzeko asmoz lotu... [+]
Asteazkenetik aitzina Ipar Euskal Herrian, eta ostiraletik Hego Euskal Herrian; film oso gutxi estreinatzen dira horrela zinema aretoetan. Halaxe egingo du asteon Faisaien Irla-k. Fikzioa baitira mugak, horrela dio Asier Urbieta (Errenteria, 1979) zuzendariak: ez dira... [+]
Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztu dituzte datu "kezkagarriak". Euskaraz eskaini diren estreinaldi kopurua ez dela %1,6ra iritsi ondorioztatu dute. Erakunde publikoei eskatu diete "herritar guztien hizkuntza eskubideak" zinemetan ere... [+]