Euskal pilota selekzioa ofiziala izan dadila eskatu dute, Munduko Txapelketaren atarian

  • Hilaren bukaeran jokatuko da Biarritzen Munduko Pilota Txapelketa, baina euskal pilotariek ezingo dute haiek nahiko luketen taldearekin lehiatu. Ekintzak eskatu dizkiete instituzio, eragile eta alderdi politikoei.

Euskal pilota selekzioaren ofizialtasuna eskatu dute / Argazkia: Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza

2022ko urriaren 14an - 06:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urriaren 23tik 29ra Biarritzen Munduko Pilota Txapelketa jokatu aurretik, Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute pilota klub eta erakundeetako ordezkariek. Durangon bildu dira eta “Euskal pilota selekzioaren aldeko manifestua” aurkeztu dute, Mundiala bai, Euskal Herria ere bai eta Inposaketarik ez, ofizialtasuna lelopean.

Nazioarteko txapelketa ofizialetan euskal pilotariek Espainiako, Frantziako edo ofiziala den beste selekzioren batekin jokatu behar izaten dute. Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren irizpideak dira, eta euskal kirolariek ez dute aurten aldatuko dituen itxaropenik. “Gure herrian, gurea dugun eta gure izena daraman kirolean, hau gertatzea lotsagarria eta penagarria dela deritzogu”, salatu du Endika Barrenetxea erremontistak.

Hori posible egiteko urratsak eskatu dituzte. Lehenik, Munduko Pilota Batzarrari eta euskal pilota federazioei zuzendu zaizkie, erabakiak har ditzaten, eta horietako bat zehatza da: Nazioarteok Euskal Pilota Federazioari berriz ere eskatzea Euskal Pilota Federazioa ofizial egiteko.

Bestetik, instituzioei ere dei egin diete haien “tresna juridiko, politiko eta pertsonalak” martxan jartzeko. Baina argi dute arazoa “politikoagoa dela judiziala baino”. Hortaz, alderdi politikoak ere, eta bereziki “aldarrikapenarekin bat egiten dutenak”, ekintzara bultzatu dituzte. Azkenik, euskal pilota komunitateari babesa ematen jarraitzeko eskatu diote.

Aurpegi ezagunak batu dira ofizialtasunaren alde: besteak beste, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako lehendakaria eta bi lehendakari ohi; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako federazioetako lehendakariak Iparraldeko Pilota Batzordeko lehendakaria; eta pilota modalitate ezberdinetako hainbat kirolari.


Irakurri gehiago: Euskal selekzioak Kirola Pilota
Euskal selekzioak kanalean gehiago
2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...