Garai ilunak dira euskal nazioarentzat. Eta nazio diodanean, hizkuntza honetan bizi eta nazioa izateaz gain, ordenamendu juridiko politikorik behinena eskuratu nahi dugun herritarron euskal nazioaz ari naiz; euskaldun euskaltzale eta naziozaleok osatzen dugun nazioaz, alegia.
Beste urte bat amaitzen eta hasten den honetan, atzera nahiz aurrera begiratzeko joera izaten dugu denok, nondik gatozen eta nora goazen asmatu nahian, zer egin dugun orain arte, eta zer egingo dugun aurrerantzean ere. Eta, nazioa garen heinean, ezer gutxi egin dugula eta dena egiteko dugula esango nuke nik. Apurka-apurka, urterik urte, gure identitatea, gure izaera, gure kultura eta hizkuntza (euskara) urtuz doaz menderatuta gauzkaten estatuen mesedetan; gero eta espainolagoak eta frantsesagoak gara Hego eta Ipar Euskal Herrietan, hurrenez hurren.
Horregatik guztiagatik, bada batasunerako garaia, bada sasoia naziozale-euskaltzaleok, neurri batean behintzat, ekimen eta ekintzetan batu gaitezen, nazio gisa iraungo badugu. Eta, batasun horretarako, ezinbestekoa zaigu lidergo politikoa: gehienbat EAJ eta EH Bilduz ari naiz, bai, edo EH Bildu eta EAJz, nahigo baduzue, berdin baitio ordenak, batasunaren emaitzak du-eta garrantzia.
Bada sasoia naziozale-euskaltzaleok, neurri batean behintzat, ekimen eta ekintzetan batu gaitezen, nazio gisa iraungo badugu
Hasi berria dugun 2024. urte hau berriz ere hauteskunde urtea izango da, gutxienez, bi esparrutan: EAEko Legebiltzarrean eta Europako Parlamentuan. Eta bietan ere argi eta garbi eduki behar dugu ez dugula elkarren aurka ibili behar, batzuk zein besteak ezinbestekoak baikara euskal nazioari eusteko. Atzean utzi berri dugun 2023.ean ez bezala, geure esparru geografikotik kanporako hauteskundeetan nolabaiteko batasun estrategikoa landu beharra dugu, helburu komuna baitugu hemendik kanpo: euskal nazioaren aitortza eta legitimazioa. Horretarako, baina, eskuin-ezker parametroetatik harago, baitzen gaituzten egitate politikoetan bat egin behar, indarrak batuz, eta bereizten gaituzten puntuetan, ordea, ez elkar jo, ez elkarren aurka jardun, horixe bilatzen baitute euskal nazioaren aurkariek eta etsaiek (“divide y vencerás” oso barneratuta dute eta).
Izan ere, euskaldun naziozaleok hamarraldi luzeak daramatzagu elkarrengandik bereiz, erdal(dun) menderatzaileen gozamenerako, eta horrexek dakar, gutxika-gutxika, gure nazioaren akabera, gure identitatearen galmena, euskal kulturaren eta euskararen galera. Eta, endekapen horri galga egitekotan, nahitaezkoa dugu nolabaiteko batasuna.
Ausartuko nintzateke esatera Europako hauteskundeetan, Espainiako nahiz Frantziakoetan bezala, euskal alderdien (EAJ, EH Bildu, Geroa Bai, EH Bai) batasun estrategiko hori dagoeneko hil ala biziko kontua dela, eta, nolabait, zerrenda bateratuak aurkeztu beharko liratekeela halako erakundeetan, horrelaxe bakarrik islatuko bailitzateke euskal naziozaleon indarra eta nahia. Beste kontu bat da hauteskunde lokaletan zelan jokatu, berorietan bestelako zerak ere baitaude, euskal identitateaz gain.
Gure arteko batasuna lantzen lehenbailehen hasi ezik, jai dugu Euskal Herri gisa.
Urte naziozale on!
Zalo Akaziaga
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]