Euskal enpresek Israelen ura gatzgabetzeko planta handiak eraikitzen lagundu dute. Bizitzarako oinarrizko baliabide horren monopolizazio prozesuan, milioika euro irabazi dituzte erakunde sionistarekin elkarlanean.
Urriaren 12an, Israelgo Energia ministro Israel Katzek Gazan ur hornidura etetearen alde egin zuen, eta lurralde horiek hornitzeko iturri garrantzitsuenetako bat ixtea agindu zuen: gatzgabetzeko plantak. "Bi milioi pertsona baino gehiagorentzat hil ala biziko kontua da", ohartarazi zuen Palestinar Iheslarientzako NBEren Agentziak (UNRWA). Gazan, bere iturri hidrikoaren %97 kutsatuta dago, eta Israeli erosten dion uraren mende dago erabat.
Gatazka areagotu aurretik, gatzgabetzeko planta handiak eraikitzeko nazioarteko komunitatearen balizko inbertsioek baldintzatzen zuten palestinarrak urez hornitzea. Duela urte batzuk, Israelek bost planta handi jarri zituen martxan ondasun komun horren kontrola bermatzeko. Lantegi horietako batzuen obrak eta ustiapena Espainiako enpresa handiei enkargatu zitzaizkien, eta euskal enpresen laguntza izan zuten.
Euskal negozioak
Erandion egoitza duen PPA (Produktu Plastiko Antikorrosiboak) taldeak diametro handiko hodien sistema bat eman zion Sorek instalazioari –Tel Avivetik gertu–, itsasoko ura hartu eta isurtzeko. Talde horrek Eusko Jaurlaritzaren milioi askoko laguntza publikoak bereganatu ditu, eta, gainera, Bizkaiko Aldundiak onura fiskalak eman zizkion. "Obra konplexu" hura "gauzatzean", PPA taldeak LKS –Mondragon taldea– kooperatibaren aholkularitza jaso zuen. Halaber, Mondragon korporazioa Israelgo garraio sektorean sartuta egon zen, Mondragon Kooperatiba Taldea deitzen zenean. LKSren 2013ko memoriak dioenez, "obra hori beste bazkide batekin batera egin behar da ABEEan, bestelako interesak ditugula".
Hordago-El Saltok eskuratu ahal izan duen dokumentazio judizialaren arabera, PPAren Israelgo proiektua Negocios Marinos del Mediterráneo filialaren bidez egin zen. Dokumentazio horren arabera, "Israelgo obretako kontabilitatea manipulatu" egin zen. Enpresa Ramón Cerdák administratzen zuen orduan, eta 13 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2013an iruzur fiskala eta dokumentuak faltsutzea egotzita. Cerdá ezaguna da 10.000 enpresa faltsu baino gehiago sortu eta saldu zituelako, enpresa horietako batzuk, esaterako, iruzur-tresna gisa erabiltzen ziren Noos edo Gürtel auzietan.
Erandion egoitza duen beste enpresa batek, Fluytec, Sorek gatzgabetzeko lantegian egin zuen lan. Idom euskal aholkularitza-enpresarekin batera –kontratu garrantzitsua du Israelgo garraio sektorean, eta besteren bat eskuratu nahi du– egin zuen lan. Asociación Española de Desalación y Reutilización elkarteko kideak dira Sorek eta Idom. Aldi berean, erakunde hori European Desalination Society lobbyaren barruan dago, eta lau elkartek osatzen dute, tartean The Israeli Desalination Society elkarteak.
Fluytec-ek "behar den edozein irtenbide garatzeko gai den ingeniaritza enpresa" gisa saldu du bere burua, eta euskal administrazio publikoen laguntza publiko ugari jaso ditu, nazioartekotze programetarako dirulaguntzak eta Bilboko Udalak babestutako proiektu bat barne.
FCC taldeak kudeatzen du 2006tik Haderako gatzgabetzeko instalazioaren ardura. Gaur egun, FCC Aqualia eta Acciona enpresak Israelen gatzgabetzeko beste lantegi baten esleipena lortzeko aurkeztu dira: Sorek 2. Bi enpresak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren kontratistak dira. Accionan Espainiako Gobernuko ministro eta bozeramaile ohi Pío Cabanillas Alonso lan zuzendaritzako kide gisa lanean aritu zen 2007tik 2016ra.
Amaitzeko, azpimarratu behar da Bilboko Udala 30.000 euro bideratzera konprometitu zela Gazako ur-hornikuntzan oinarritutako UNICEFen proiektu batera. Uraren tratamendu berritzaileetan eta urari aplikatutako bioteknologian lan egiten zuten 15 enpresaren Israelgo ordezkaritza baten bisita jaso zuen 2011n Eusko Jaurlaritzak. Gainera, IDE Technologies enpresa israeldarrak, "uraren tratamendurako soluzioen munduko lider" gisa aurkezten denak, bere ekipoak banatzen ditu Pasch euskal enpresaren bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kontratista dena.
Aurten bigarrenez, Iparraldea Palestinarekin sareak "palestinarrak haien erresistentzian sustengatzeko eta Israel zein bere konplizeen kontra borrokatzera deitzeko eguna" antolatu du azaroaren 15ean Makean (Lapurdi). Halaber, dei egin dute azaroaren 8an Israelekin... [+]
Ohar bateratua argitaratu dute Hamasek, Jihad Islamikoak eta Palestinaren Askapenerako Herri Fronteak. Ñabardurak egin dizkiote itxurazko bake-planari: ez daude ados "nazioarteko tutoretza" edo Gazarako aipatzen den "aldi baterako kanpo-administrazioa"... [+]
Hasi da bahituen trukea Palestinan eta Israelen. AEBetako presidentea heroi baten moduan hartuko dute astelehen eguerdian Tel Aviven, eta Egipton goi-bilera egingo da gero, "Gazaren etorkizunaz gogoetatzeko". Bien bitartean, laguntza humanitarioa indartu bada ere,... [+]
Israel eta Hamas negoziaketa betean dira, Trumpek proposatutako su-etenerako planaren harira. Ekialde Hurbileko zenbait hedabidek informatu dutenez, bahitu israeldarren trukean askatu behar dituen preso palestinarren izenen zerrendan jarri zuten Marwan Barghouti, baina... [+]
Donald Trumpek ostegun goizaldean iragarri zuen Hamas eta Israelen arteko akordioa eta ostiral goizaldean berretsi du Israelgo Gobernuak. Oraindik, alabaina, ostiral goizean Gazan Israelgo okupazio armadaren erasoak gertatzen ari ziren, besteak beste Khan Younis hirian.
Elbit Systems enpresa Israelgo arma fabrika handiena eta armadaren hornitzaile handienetakoa da. Mecanocauchoren erabakia “elkartasun internazionalistaren garaipena” dela iritzi dio BDZk.
EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.
Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.
Gazte Koordinadora Sozialistak Beasaingo CAF enpresaren barnean pintaketak egin ditu, enpresak “kolonizazio prozesuarekin lotura” duela seinalatuz, prentsara igorritako oharrean. Sare sozialetan zabaldu dute bideoa.
Atxilotuek uko egin diote polizia-etxera joateari. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ Nafarroak babesa adierazi diete ikertutako pertsonei eta mobilizazioak iragarri dituzte atxiloketak gertatzen badira.
Hamasek 48 bahitu askatuko ditu astelehenerako, eta Israelek 2.000 preso. Ostegun honetan dute izenpetzekoa lehen faseari buruzko akordioa; bigarren faseari buruzkoaz, ordea, ezjakintasun eta hauskortasun handiagoa nabaria da.
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Bartzelonako garraio konpainiak klausula bat dauka, betoa jartzen diena NBEko Giza Eskubideen erakundeko zerrendetan dauden enpresei. CAF zerrenda horretan dago, Jerusalemgo trenbideko lanengatik. 39 tren eta 321 milioi euroko kontratua legoke jokoan.
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]