Sener euskal enpresa ari da Espainiako armadako helikopteroak berritzen

  • Uztail amaieran entregatu zion Espainiako armadari Senerrek laugarren Agusta Bell 212 helikoptero berritua, Babcock enpresarekin batera egindako ABEEaren emaitza. Beste bi helikoptero 2017-2018 epean bukatuko ditu eta guztira 21 milioi euro eskuratuko ditu. Helikoptero hauek Libiako fragatetan erabiltzen ari da armada.


2017ko abuztuaren 30ean - 10:24
Argazkia: http://es.avionrevue.com.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Espainiako armada berritzen ari da 1974an martxan jarri zituen Agusta Bell 212 helikopteroak, datozen 15 urteetan ere erabiltzen jarraitzeko.

Horietako bat da Sener eta Babcock enpresek osatutako ABEEak uztailaren azken egunetan entregatu ziona, laugarrena. Berritzeko falta diren beste bi helikopteroak eta prototipo modura erabili dutena 2017-2018an entregatuko dituztela adierazi du Senerrek.

Armagintza enpresa honek berak jakitera eman duenez, Senerrek eta Babcock-ek berritutako Agusta Bell 212 helikopteroetako batzuk erabiltzen ari da Espainiako armada Libiako kostan diharduten fragatetan.

Zazpi helikopteroak berritzeko kontratua 2011n eskuratu zuen Senerrek, eta 21 milioi euro jasoko ditu lanaren truke.

Zer garatzen du Senerrek eta zer Babcock-ek

Diseinua, integrazioa eta ingeniaritza egiten ditu Senerrek Agusta Bell 212 helikopteroetan. Babcock-ek, berriz, diseinua, instalazioa, entseguak lurrean eta airean, eta baimentze prozesua.

Senerren bideo korporatibo honetan ikus daiteke helikopteroa barrutik:

Espainiako erregearekin Saudi Arabiara

Felipe VI.ak urtarrilean Riaden egin zuen enpresen arteko bilkuran parte hartu zuen Senerrek. Riadeko metroa garatzen ari da Saudi Arabian. Eta garraioari lotutako beste negozio batzuk ditu Qatarren eta Arabiar Emirerri Batuetan.


Armagintza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.