Euskal Herriko bost enpresak Saudi Arabiara bidaiatu zuten Espainiako erregearekin

  • Felipe VI.ak urtarrilean Riaden egin zuen bileran Espainiako Estatuko 22 enpresak parte hartu zuten. Tartean Euskal Herriko bostek, CAF, IDOM, Mondragon, OHL eta Sener-ek hain zuzen.


2017ko abuztuaren 28an - 12:53

La Mareak urtarrilaren 16an argitaratu zuen Felipe VI.ak Saudi Arabiara egindako bidaian zein enpresa izan zituen lagun, izan ere, erregeak egindako hiru eguneko bidaiari itxiera emateko, Arabiako eta Espainiako estatuko 70 enpresen arteko bilkura egin zuten.

Espainiako Kanpo Merkataritzako Idazkaritzak berretsi omen zizkion izen hauek La Mareari. Espainiako Gobernuak enpresa hauen izenak ez zituela publikoki adierazi eta 26 telefono dei kosta zaiela zerrenda hau eskuratzea azaltzen du albistean.

Euskal Herriko bostak

- CAF, tren eraikitzailea.

- IDOM, ingeniaritza eta arkitektura enpresa.

- Mondragon, finantzak, hezkuntza, industria biltzen dituen taldea.

- OHL, eraikuntza enpresa.

- Sener, ingeniaritza eta eraikuntza.

Gerra negozio bidaia izan zena

Erregeak eginiko bidaia honen alde polemikoenetakoa izan zen bitartekari lanak egin zituela Navantiak bost korbeta militar saldu ziezazkion Saudi Arabiari, eta hauen bidez Yemenen zibilak hiltzen jarraituko zuela, Amnistia Internazionalak eta beste GKE batzuek salatu zutenez.

Zerrendako gainerako enpresak

- Acciona, azpiegituretan espezializatua.

- ACS Cobra, eraikuntza enpresa.

- ADIF, jabetzaz Espainiako Estatuarena den tren eraikitzailea.

- Arpa, logistika militarrean espezializatua.

- FCC, eraikuntza enpresa.

- MCI taldea, argiztapenean espezializatua.

- HFF Herbert Smith, abokatuak.

- Indra, jabetza zati publikoa duen enpresa, sektore militarrean, energetikoan, finantzetan eta garraiokoan ari dena.

- INECO, garraio eta ingeniaritza hornitzailea.

- Navantia, Espainiako Estatuaren enpresa militarra.

- Renfe, Espainiako Estatuaren tren enpresa.

- Sacyr, eraikuntza enpresa.

- Talgo, tren enpresa.

- Técnicas Reunidas, ingeniaritza eta eraikuntza enpresa.

- TSK Taldea, sektore energetiko, industria, mineral eta ingurumenekoan ari den enpresa.

- Typsa, kontsultoria enpresen multzoa.

- X-Elio, energia berriztagarriak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal enpresak Saudi Arabian
2020-06-09 | ARGIA
Auzitegi Gorenak ikertuko du Juan Carlos Borboikoak komisiorik kobratu zuen Mekako AHTko obrengatik

Auzitegi Gorenak hartu du Juan Carlos Borboikoa ikertzeko ardura, Mekara (Saudi Arabia) doan Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza lanetan Espainiako estatuko enpresa multzo baten aldeko bitartekari egiteagatik 2011n komisioak kobratu zituen argitzeko. Juan Ignacio Campos Campos... [+]


2018-09-13 | Juan Mari Arregi
400 lehergailu Saudi Arabiara? Eraldatu dezagun industria militarra

Denbora igarotzen da eta gerrako irudi ikaragarriak urrundu egiten dira. Saudia Arabiak Yemenen haurren kontra egindako sarraskiaren ondoren, horixe da gertatzen ari dena PSOEren gobernuan herrialde arabiarrari saldutako 400 bonba “gidaturekin”.


Saudi Arabiako eta Arabiar Emirerri Batuetako energia sektoreko enpresak euskal enpresekin elkartu dira

Uztailaren 2tik 4ra bitartean Saudi Electricity Company (SEC) eta Dubai Electricity & Water Authority (DEWA) enpresetako  bi kide bilerak eta bisitak egiten aritu dira Euskal Herrian, sare elektrikoen eta eguzki energian lan egiten duten enpresekin.


Saudi Arabiako erregimenarekin 2013tik negozioak dituela aitortu du Mondragon Unibertsitateak

Korporazioak azaldu duenez, hezkuntza arloko "negozio txikiak" dira Saudi Arabian dituztenak, "politikarekin lotuta ez daudenak". Gainera, joan zen urtarrilean Saud dinastiarekin eta Espainiako erregearekin Riad-en batzartu zirela aitortu du.


2017-08-30 | Estitxu Eizagirre
Sener euskal enpresa ari da Espainiako armadako helikopteroak berritzen

Uztail amaieran entregatu zion Espainiako armadari Senerrek laugarren Agusta Bell 212 helikoptero berritua, Babcock enpresarekin batera egindako ABEEaren emaitza. Beste bi helikoptero 2017-2018 epean bukatuko ditu eta guztira 21 milioi euro eskuratuko ditu. Helikoptero hauek... [+]


Eguneraketa berriak daude