Hamar urteren ostean, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa antolatu dute berriz ere Irunen, Korrika bertatik abiatuko dela baliatuta. Martxoaren 2an egingo da eta lehia kutsurik izango duen arren, lagun giroan denborapasazaleak elkartzea du helburu nagusi. Hizkuntzarekin jolasten maisu den Joxan Elosegik dagoeneko prest ditu probak.
Hitz gurutzatuen zortzi txapelketa egin dira Irunen, eta berrogei lagun inguru batu izan dira edizio bakoitzean, Euskal Herri osotik bertaratuak. Denborapasen Luma aldizkariak antolatu ditu, harik eta edizio gehiago ez egitea erabaki zuen arte. Orain, hamarkada bat igaro denean, Aitzondo Irungo euskara taldeak lekukoa hartu eta txapelketaren bederatzigarren edizioa iragarri du. “Korrika hemen hastea bada erakusleiho polita Irunentzat eta Aitzondon aitzakiatzat hartu dugu txapelketari berriz heltzeko”, adierazi dio ARGIAri Beñat Muguruza Aitzondoko kideak. Hurrengo urteetan ere jarraipena eman nahi diote txapelketari.
"Oso jende gutxik dauka Joxan Elosegik duen euskararen eta hitz gurutzatuen halako ezagutza, maila horretako definizio eta sasi-definizio jostalari eta bihurriak asmatzeko, horrek ematen dio grazia txapelketari"
Korrikaren antolatzaile AEKrekin elkarlanean ari da euskara taldea, eta Irungo Udalaren inplikazioa ere nahi dute. Aurreko edizioetan bezala, Joxan Elosegi denborapasen sortzaile irundarrak prestatu ditu jokoak. “Joxan Elosegi, hitz gurutzatuetan maisu handienetakoa, Irunen dugu, eta Aitzondorentzat luxua da berak eskaintzen duen bermearekin lan egitea -azaldu du Muguruzak-. Probak prest daude dagoeneko eta maila altukoak dira, oso jende gutxik baitauka euskararen eta hitz gurutzatuen halako ezagutza, maila horretako definizio eta sasi-definizio jostalari eta bihurriak asmatzeko, horrek ematen dio grazia txapelketari”.
Proba, txapela eta bazkaria
Aipatu moduan, “giro alaian eta patxadan”, euskarazko hitz-jokozaleei elkarrekin topo egiteko eta elkar ezagutzeko aukera eskaini nahi die txapelketak. 14 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte, 5 euro ordainduta eta www.hitzgurutzatuak.eus webgunean edo 685783470 telefono bidez izena emanda, otsailaren 29a baino lehen. Animatuko direnek jakin dezatela hiztegi-liburua erabili ahal izango dutela, ez ordea hiztegi elektroniko, telefono edo ordenagailurik. 10:30en bueltan egingo dute hasierako proba eta 12:30ak aldera, finala, jendaurrean.
Ondoren, txapela jantzi eta sariak banatuko dituzte, eta bazkaria antolatu dute parte-hartzaile eta lagunentzat, 20 euroan.
Madril, 1925eko urriaren 13a. José Antonio Primo de Rivera diktadoreak “propaganda antipatriotiko eta antisozialari” buruzko errege dekretua sinatu zuen. 2. ordenan, dekretuak zera zioen: “Lehen hezkuntzako ikuskariek (...) eskoletako testuliburuak... [+]
Konplitu da Txirritaren esana: ‘Nire aipamenak izango dira / beste laurogei urtean’. 1936an hila, txitean-pitean dabiltza oraindik haren bertsoak. Horixe bera da Rekarteren kasua. 50 urte baino gehiago dira Arabako lautadan Aguraingo eta Araiako ikastolak sortu... [+]
Bilbao Arena –Miribillako estadioa– leporaino bete nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an. Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an) euskararen larrialdi egoeratik indarraldirako bideari ekiteko beharra aldarrikatu bazuen, indarraldia... [+]
Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ertzetatik aztertu dute hizkuntza UEUk antolatutako Euskararen periferiak jardunaldietan. Euskarak dituen testuinguru oztopatzaileez mintzatu dira Beñat Garaio HABEko ikerlaria, Iker Villa abeslaria eta aktorea, Diego Pallés EHUko ikerlaria eta Maialen Gago Guka... [+]
"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.
'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.
Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.
Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]
Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.
'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]
Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.