Unibertsitateen legea onartu du Espainiako Gobernuak eta prest duen errege-dekretua aurrera ateraz gero, hainbat ezagutza-arlo murriztu eta desagerraraziko ditu, tartean euskal filologia (eta katalana eta galiziarra): beste ezagutza-arlo zabalago batzuen menpe geratuko da. Irakasleen profilari eta prestakuntzari eragingo dio erabakiak, etorkizunean euskal filologian espezializatutako irakasleak izateari traba jartzen baitio. “Edozein aldaketa benetan zaurgarri izan daiteke”, ohartarazi dio ARGIAri Eneko Zuloaga irakasleak.
Uneotan, 190 ezagutza edo jakintza-arlo dituzte unibertsitateek, baina murriztu egin nahi ditu Espainiako Gobernuaren errege-dekretu proposamenak. “Murrizten diren arloak batez ere arte eta humanitateei loturikoak dira, berriz ere enpresen zerbitzura dagoen unibertsitatean sakontzen duelako legeak”, salatu dio ARGIAri EHUko irakasle Miren Larrionek.
Euskal filologia (eta katalana eta galiziarra) ezagutza-arlo gisa desagertzea erabaki politikoa dela iritzi dio Larrionek: “Lenguas modernas y sus literaturas” eta “Filologías hispánica, clásicas y del mundo antiguo” ezagutza-esparruen barruan kokatzen ditu aipatu filologiak, eta hortaz, “ahuldu egiten ditu”. Praktikan, irakasleek izango duten profilaz ari gara. Adibidez, jakinik unibertsitateko edozein irakasle/ikertzaile ezagutza-arlo batera atxikita dagoela, ezagutza-arlo zabalago horietakoren bat ikasi duen irakaslea ikusi dezakegu Euskal Ikasketak irakasten (adibidez, filologia alemaniarra ikasi duen euskalduna), espezifikoki euskal filologia ikasketak izan ordez, kontatu digu Larrionek.
Euskal Ikasketak egin nahi dituenari eragingo dio? Eragin diezaiokeela uste du Larrionek: Euskal Filologia Saila beharrean sail zabalagoa egongo bada, etorkizunean edukiez, norabideez eta abarrez erabakiko dutenek ez dute zertan euskal filologian espezializatuta egon (irakasleen profila zabalagoa izango da). “Jakintza-arloak murriztuta, ikasketa horiek desagertzea errazagoa da”.
Eneko Zuloaga Euskal Filologia Saileko irakaslearentzat ere, filologiek berezko duten espezifikotasuna galtzeak ekar dezake “irakasleen espezializazioari hainbesteko tarterik ez uztea, irakaskuntzaren/departamentuen berregituraketa... Euskal Filologiaren kasuan, edozein aldaketa benetan zaurgarri izan daiteke, oro har unibertsitate gutxitan ikas baitaiteke gaur-gaurkoz”.
"Euskal Filologiaren beregaintasun aldarrikatzen dugu, esparruak dituen beharrizanei (ikerketan, irakaskuntzan, ikasle-irakasleen prestakuntzan...) behar bezala erantzun ahal izateko"
EHUko Euskal Ikasketak Sailetik alegazioa
Hori dela-eta, dekretuari alegazioa aurkeztuko diote, EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailetik: alegazioan, “Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza orokorra arloen beregaintasuna defendatu dugu. Euskal Filologiari begira, ikerketa-esparru bezala berez eta tradizioz duen beregaintasuna nabarmendu dugu; areago, beregaintasun horren beharrizana aldarrikatu dugu, Euskal Filologia deitzen dugun esparruak dagokion lekua izan dezan eta esparruak berak dituen beharrizanei (ikerketan, irakaskuntzan, ikasle-irakasleen prestakuntzan...) behar bezala erantzun ahal izateko”, azaldu digu Zuloagak.
Kataluniako Gobernua: “Atzerapauso historikoa da”
Dekretuak filologia katalanari ere eragingo dion heinean, Kataluniako Gobernuak aurreratu du alegazioak aurkeztuko dituela, erabakia “atzerapauso historikoa” dela eta “onartezina” dela iritzita. Filologia katalanaren ikasketei gogor eragiten diola adierazi du Unibertsitateetako konstseilariak. Junts alderdiak berriz, senatura eramango du gaia, dekretuak filologiak “ikusezin” bihurtzen dituela-eta.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]