Zer adierazi nahi dugu lerroburu horretan? Bada, beharrezko dutela aurrean duten euskaldunek funtsezko gaiei planto ez egitea. Hau da, Euskal Herria praktikan herrialde okupatu gisa onartzea, okupatzaileei aurre egin gabe.
Onartzea, euskal-espainiar burgesiak eta euskal-frantses burgesiak kolaboratu eta parte hartzen dutela bere botere kuota erdieste aldera, eta gainerakoek, ordea, ahalik eta jarrerarik hurbilena agertu behar dutela politikoki zuzena denarekiko, ongizatearekiko, lasaitasunarekiko, segurtasunarekiko eta norberaren etorkizunarekiko. Aurrekoan, EAJ-PNV izan zen Euskal Herriaren etsaien azken defentsa lubakia. Hau esanda, nortaz ari gara, bada?
Hauek dira, azken finean, okupatzen gaituzten estatuen etsairik atseginenak eta errazen maneiatu daitezkeenak, haien lagunik onenak edo txarrenak ez badira ere. Ez dira “soka” berekoak baina aldi berean ez dute espainiar soka toreatzailearekin eta frantses soka jakobinoarekin hausteko inongo benetako asmorik. Are gehiago, Euskal Herrian ere klase-borroka egon eta dagoela irizpideari jarraituz, aipatutako guztiak aliatu estrategikoak direla esango genuke. Bai horixe! Kapitalaren funtsezko ordenari eusteko aliatu estrategikoak, kapitalaren aurpegia euskalduna bada ere. Guri berdin zaigu. Esplotatzailea eta esplotatua dira kontutan hartu behar direnak, nortzuk dira batzuak eta nortzuk besteak, klase eta nazional aspektutik.
Eta zergatik molestatu abertzale eta sozialisten kontzientzia batzuk honako gai honekin? Bada, gertakariek traza itzulezina hartzen ari direlako, eta horren azalpena egingo dugu. Historikoki Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak (ENAM) helburu argia izan du, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoaren aldeko borroka, eta hori bai ala bai egiten da, ez, ordea, “posible” denean bakarrik. Edukia, tresnak, aliatuak eta abarrak beste kontu bat izango dira. Ildo horretan eta koiunturari erreparaturik, helburu politikoak eta euskal langileriaren etorkizuna dira zalantzan jartzen ari direnak, bai eta, horiek lortzeko borroka bera ere. Ez dezagun filma mozorrotu betiko erretorikarekin: “ezinezkoa dugu hau” eta “hauxe da posible den bakarra”.
Honaino iritsi da Ezker Abertzale Ofiziala. Erreformaren eta sozialdemokraziaren aldera egin du. ETA eta bere historia eta bajage idologikoa deuseztu egin dituzte (bere oneritizarekin) eta baita Euskal Herriaren eta euskal langileria defentsatzen zituzten fundamentu eta lanabes guzti guztiak. Eta horri aldabakarreko dinamika detitu diote. Eta holan da. Errenditzeko erabakia aldebakarreko gauza da. Ez dago egiteko beste modurik eta ez duzu beste inor behar.
Sortu espainiar eta frantses legalitatearen baitan sartu egin da, kontatzen digutena kontatzen digutela. Eta Euskal herri langileari inposatutako gerra irabazteko estrategia abertzale eta iraultzailerik gabe aurkitzen gara. Izan ere, Euskal Herri langilearen zatirik kontzientziatuenak azken hamarkadotan jasandako desaktibazio ideologikorik handiena pairatzen ari gara.
Espainiar eta frantses estatuen legeriarekin bat datorren oinarri bat eraikitzen ari da Sortuk ordezkatzen dituen pentsamenduan eta jokabidean. Hau da, Euskal Herriaren aurka bai zentzu politiko, ideologiko zein estrategikoki begiratua ere. Horrela sartu da espainiar erreforma Euskal Herrian
Deriba erreformista osoan zehar, aurretik nahiz ondoren, aliantzak egiten dira euskal burgesia txikiarekin eta baita espainiar duten obedientzia zenbait erreformistekin. Hau da, espainiar eta frantses estatuen legeriarekin bat datorren oinarri bat eraikitzen ari da Sortuk ordezkatzen dituen pentsamenduan eta jokabidean. Hau da, Euskal Herriaren aurka bai zentzu politiko, ideologiko zein estrategikoki begiratua ere. Horrela sartu da espainiar erreforma Euskal Herrian.
Eta Sorturi tokatu zitzaion segituan bere lerro politikoa espetxeetara egokitzea eta hainbeste sumisio eta gero, Sortu-bidea besterik ezin zen etorri. EPPK-ak inoiz ez du lege penitentziarioa onartu bere izaera politikoagatik, EPPen Kolektiboa lehenestearren eta helburua amnistia zeukalako. Orain lege penitentziarioa onartu berri dute 221-ek (eman dituzten zifren arabea) bere ildoan irtenbide pertsonalei lehentasun osoa emanez. Aldi berean onartze horrek, EPPen batasuna apurtzen du eta lege penitentziarioa onartzen ez duten EPPak kaltetzen ditu eta EPPen belaunaldi berrien espetxaldia baldintzatuko ditu.
Eta komunikabideez jakin dugunez, EH Bildu bilguneak nahi du “ezkerreko” espainiar erreformista gehiago sartzea koalizioan, bidelagun berri horiek independentziaren aldekoak ez direla gaineratuz. Eta “zentro” – “ezkerra” delakoan dauden batzurekin. Hori bada Independentziarako bidea, afera dramatikoa bihurtzen ari da. Inora ez doan bidea eta, bidenabar, NAEMekin akabatu.
Alegia, halakoak esan eta hala jarduten dutenek ezin dituzte gure klase zein nazio interesak defendatu, erabat ezinezkoa baita.
Ez esatearren izan ez dadila. Gutariko batzuek Euskadiko Ezkerrarena ikusita daukagu. Ezer ez da berdina baina bai antzekoa, koiuntuaren gauzak, es besterik. Ezker Abertzale Ofizialeko militante askok imajinatu nahi ez badute ere.
Jon Iurrebaso Atutxa, ETAko euskal preso ohia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]