Euskal Selekzioa-Bolivia partiduan izandako istiluekin zerikusia dutela-eta 16 pertsona atxilotu dituzte

  • PPk eta PSEk Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediari Legebiltzarrean gertakarien berri emateko eskatu diote. Hamasei dira momentuz atxilotuak baina Ertzaintzak ikerketa zabalik duenez, kopuruak gora egin dezakeela jakinarazi du.


2013ko urtarrilaren 3an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Istiluen momentuko argazkia (20 minutos-etik hartutako argazkia).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

ErNE sindikatuak jakinarazi duenez 500 eta 1.000 zale artean ibili ziren istiluetan eta sindikatuek salatu dutenez ez zegoen behar adina agente.

Suziri eta beste hainbat objektu nola sartu zituzten jakiteko dago oraindik. Izan ere, Santi Arostegik El País egunkariari jakinarazi dionez, neurketa arrisku handiko partida gisa izendatu zuten eta, segurtasun lanak ertzain batek koordinatu zituela gaineratu du.

Gaur ErNE sindikatua Istiluen Aurkako Talde Mugikorreko Ertzainekin elkartuko da eta adierazi dutenez, horietako hamabi izan ziren zaurituak. Ostiralean aldiz, Anoetan izan ziren Hiri Segurtasuneko ertzainekin elkartuko da sindikatua. Zer gertatu zen eta antolakuntza nolakoa izan zen jakin nahi dute bilkura horietan. Ertzainek Jaurlaritzaren aurka jarri nahi dituzten salaketak babestuko dituztela ere jakinarazi dute. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal selekzioak
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!