Europako txorien erdia baino gehiago desagertu da azken 30 urteetan

  • Europako hegaztien kopurua nabarmen jaitsi da azken 30 urteetan, Alemaniako Gobernuak jakinarazi eta Der Spiegelek jaso duenez. Europar Batasuneko landa eremuetan espezie ugaltzaileen %57 desagertu da.  


2017ko maiatzaren 10an - 11:01
Basoilo kopurua erdira jaitsi da azken hamarkadan. (Arg.: EFE)

Exeter-eko Unibertsitateko ikerketa baten arabera, Europan 421 milioi hegazti desagertu dira azken hiru hamarkadetan. Bioaniztasunaren galera “globala eta aurrekaririk gabea” dela ohartarazi dute ikertzaileek. Arrazoiak ugariak dira: habitat gabezia, pozoien erabilera, kutsadura eta aldaketa klimatikoa dira garrantzitsuenak.

Ecologi Letters aldizkariaren ikerlan batek ohartarazi du desagertutako txorien %90 espezie komunenetakoak direla: txolarrea, hegatxabala, eperra eta abarzozoa, besteak beste. Desagertzeko zorian dauden espezie bereziak babesteko ahaleginek hegazti arruntak alde batera uztea eragin dutela azaldu dute ikertzaileek.

Txoriek ingurumenaren orekarako duten garrantzia azpimarratu dute: nekazaritza izurriteak kontrolatzeko eta landareei haziak banatzen laguntzeko eta beste espezieen gorpuzkiak kentzeko beharrezkoak dira, besteak beste. “Gaur egungo ingurugiroaren kudeaketa sostengaezina da txorientzako”, gaineratu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biodibertsitatea
"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Eguneraketa berriak daude