Abstentzioa eta (ultra)eskuina nagusi Europan


2014ko maiatzaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-05-26 12:15:29
Alexis Tsipras Syriza alderdi greziarreko burua, hauteskundeak irabazi dituztela ospatzen.

Azken datu ofizialak esku artean ez baditugu ere, eskuinaren inguruko alderdiak izan dira nagusi Europar Batasuna osatzen duten 28 herrialdeetako hauteskundeetan. Sozialdemokraziak edo ezkerreko koalizioek irabazitako lekuak oso urriak izan dira. Greziako Syrizaren kasua, uharte gisa azaltzen zaigu. Arduratzekoa da, halaber, alderdi ultraeskuindarrek zenbait herritan lortutako emaitza onak, Erresuma Batua (%29), Danimarka (%23), Frantzia (%25), Grezia (%10), Hungaria (%15), Finlandian (%13) eta Austrian (%20) kasu. Denetan nagusi abstentzioa suertatu da. Bozkatzea derrigorrezkoa den herrialdeetan (Luxenburgo, Belgika...) baino ez da parte-hartzearen %50eko langa aise gainditu. Beste herrialde gehienetan parte-hartzearen datuak baxuak bezain kezkagarriak dira, demokraziaren izenean 28 herrialde batu nahi dituen Europar Batasunaren egitasmoarentzat.

DATU OFIZIALAK

 - Herrialdez herrialdeko datu ofizialak webgune honetan dituzue aztergai.

 - Europako Parlamentuaren osaketa unean uneko datu ofizialen arabera:

Parte hartze orokorra

Iturri ofizialek baieztatu dutenez herrialde guztiak kontuan hartuta parte hartzea %43,11koa izan da. Aurreko hauteskundeetako datutik oso gertu (%43).

Eskuin muturreko alderdien gorakada La Marea aldizkariaren grafikoa.

----------------------------------------

Grezia

Bozen %40 zenbatuta, ezkerra garaile lehendabiziko aldiz Greziako historia modernoan, Syrizaren eskutik.

Ezkerreko zenbait taldek osatutako Syriza koalizioak irabazi ditu hauteskundeak bozen %26,4 lortuta. Egun Gobernuko presidente Andonis Samarasen alderdia Demokrazia Berria eskuindarra atzean geratu da 23,2% . Hirugarren postuan justizia legez kanpo uzten aztertzen ari den Urrezko Egunsentia neonaziak bozen %9,4 eskuratu du. Jarrera xenofoboak lotsarik gabe adierazten duen alderdi honi xxxx greziarrek babesa adierazi diote. Gainerako alderdien emaitzak: 80 eta 90eko hamarkadetan gobernatu zuen PASOK sozialdemokrata (Elia alderdiaren izenean aurkeztu da) %8,1 Potami, sortu berri den alderdi liberala %6,6 KKE alderdi komunista %6

Hungaria

  • FIDESZ-KDNP %51.49  (12)
  • JOBBIK %14.68 % (3)
  • MSZP %10.92 % (2)
  • DEMOKRATIKUS KOALÍCIÓ %9.76 % (2)
  • EGYÜTT-PM %7.22 % (1)
  • LMP  %5.01 % (1)

Katalunia Esquerra Republicana de Catalunya lehen aldiz garaile Kataluniako hauteskundeetan.

ERC-NECat-EPDD 592.555 23,67%
CiU 547.413 21,86%
PSC-PSOE 357.544 14,28%
ICV-EUiA 257.814 10,29%
P.P. 245.616 9,81%
C's 157.344 6,28%
PODEMOS 116.669 4,66%
UPyD 32.508 1,29%
PACMA 31.916 1,27%

Herriz herriko emaitzen grafikoa:

Flandria

Parlamenturako hauteskundeak ere izan dira Flandrian eta N-VA alderdi independentistak eskuratu du garaipena. Bozen %32 eskuratuko du N-VA alderdiak.. CD&V kristaudemokratak atzean utzita (%20). Ondoren sozialistak SP.A (%11), Open VLS liberalak (%11) eta berdeak Groen (7%). Orokorrean alderdi flamenko guztiek gora egin dute eta valoniarrek behera.

Parlamentuaren balizko osaketa Gaueko 22:30etan egina - Popularrak 211 Sozialistak 193 Liberalak 74 Berdeak 58 Ezkerra 47 Kontserb. 39 Euroeszep. 33 Talderik gabekoak 40 Besteak 56

Herbehereak

Ostegunean egindako bozetan kristau-demokratek eta liberalek oso pareko emaitzak lortu zituzten. Geert Wilders xenofoboaren PVV alderdiak 4. postua eskuratu zuen. D66 (alderdi liberala) %15.6 // Kristau-demokratak %15.2 // VVD (kontserbadoreak) %12.3 // PVV %12.2 // Socialist Party (ezkertiarrak) %10 // PvdA %9.4

Txipre

DISY kontserbadoreak irabazko lituzke hauteskundeak (%37.70). Alderdi komunista bigarren (%26.90)     DISY %37.70 (2)     AKEL %26.90 (2)     DIKO zentrista %10.80 (1)     Berdeak %7.70 (1)

Erresuma Batua

Sondeoen arabera Europar Batasunaren aurkako Nigel Farageren UKIP alderdiak eskuratu du garaipena.

Portugal

Azken inkesten arabera alderdi sozialistak irabazi ditu hauteskundeak: -

  • PS – %32.36
  • Aliança Portugal – %30.74
  • CDU (kristau-demokratak)– %10.83
  • MPT (alderdi komunista)– %6.76
  • BE (berdeak)– %3.71

Ukraina

Parlamenturako hauteskundeak izan dira Ukrainan eta lehen sondeoen arabera, Petro Poroixenko enpresariak irabazi ditu hauteskundeak bozen %55a lortuz. Lehen Ministra izandako Iúlia Timoixenko garaitu du, bigarren postuan utzita. Bozketa prozesuan iruzurra gertatu dela zabaldu dute zenbait hedabidetan. Svoboda (%1,3) eta Eskuin Sektorea (%1) alderdi neonaziek emaitza kaskarrak lortu dituzte.

Italia

Lehen sondeoen arabera Alderdi Demokratari ematen diote garaipena, atzetik Pepe Grilloren 5 Izar Mugimendua duela

Danimarka

EFD Danimarkako Alderdi Popularra alderdi ultraeskuindarrak bozen %23 jaso dituzte eta lehen postua eskuratu dute. Azken haustekundeetan lortutako %19a aise gaindituz:

Danimarkak Alderdi Popularra (EFD): %23,1 (3) // Sozialdemokratak (S&D): %20,5 (3) // Liberalak (ALDE): %17,2 (3) // Sozialistak/Berdeak (Greens/EFA): %11,9 (2) // Kontserbadoareak (EPP): %8,6 (1) // EBren aurkako mugimendu herritarra (EUG/NGL): %8,2 (1)

Austria Hautestontziak itxi aurretik egindako inkestaren arabera, OVP alderdi kristau-demokrata kontserbadorea garaile suertau da. FPÖ alderdi ultraeskuindarrak igoera narbarmena lortu du, 4 europarlamentari lortuko lituzke.

  • ÖVP %27.3 (-2.6)
  • SPÖ %23.8 (+0.1)
  • FPÖ %19.5 (+6.8)
  • Die Grünen %15.1 (+5.2)
  • NEOS %7.9 (+7.9)

Aulkien balizko banaketa: ÖVP 5 (-1), SPÖ 5, FPÖ 4 (+2), Grüne 3 (+1), Neos 1.

Parte hartze datuak

Europako herrialde guztietan orain arte zabaldu diren parte hartze datu ofizialak bildu dituzte pdf honetan.  Parte hartzerik handiena duten herrialdeak hauek lirateke: Malta, Txipre, Irlanda, Alemania eta Austria. Txikiena, aldiz: Eslovakia, Polonia, Txekiar Errepublika, Errumania, Kroazia...

Finlandia eta Bulgarian

Bietan kontserbadoreak nagusi, inkesten arabera.  Finlandialko GERB alderdia: %28). Bulgariako Koalizio Nazionalerako Alderdia: %22,7

Eslovenia

Azken inkestaren arabera, eskuina jaun eta jabe. SDS zentro-eskuindarra: %24,6. Atzetik Nsi/SLS eskuindarra: %15,2

Alemania

Hasi da boto kontaketa Alemanian. Irudian Coloniako hautesleku bat.

Alemanian azken inkestaren arabera: Merkelen alderdia garaile CDU/CSU %36, SPD sozialdemokratak %27,3, Die Linke ezkertiarrak %7.5

Frantzia

Lotura honetan Frantziar estatuko emaitzak xeheago jarrai ditzakezu.

Hautagaiak telebista saioan, kanpainan.

Ipar Irlanda

Herri mailako hauteskundeak Europar Parlamentuko bozekin batera izan dira Ipar Irlandan, Ingalaterran, Gales eta Eskozian. Sinn Fein alderdi intependentista izan da boz gehien bildu duen alderdia. Ordezkari gehien lortu dituena aldiz, DUP alderdi unionista izan da.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2014
UPyD eta EAJ talde berean ariko dira Europako Parlamentuan

Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzak (ALDE) UPyD alderdia onartu du, talde berean dauden EAJ eta CDCren kontrako botoekin. Trukean, autogobernuari buruzko azpitaldea sortzea onartu du ALDEk.


2014-06-09 | Judith Perez
Syriza: "Euroeszeptikoak boterean daudenak dira"

Europako hauteskundeen ostean Syriza, Greziako ezkerreko koalizioa, herrialdeko lehen indar politikoa bihurtu da. Kostas Isychosek, alderdiaren kanpo politikaren arduradunak, “politika alternatiboentzako itxaropen boto” gisa deskribatu ditu emaitzak, Marta... [+]


Posible da PSNrik gabeko gobernu alternatiba

EAJ eta EH Bilduren emaitzak bloke abertzalea biziki sendotu dute, eta jadanik joera da hori. Hegemonia lehiatzeaz gain, serio pentsatu beharko dute herrigintzaren ikuspegitik elkarlan sendoagoa jorratzea. Nafarroan, aldiz, emaitza hauek erakutsi dute posible dela PSNrik... [+]


Ultraeskuinaren itzala Europako hemiziklo nagusian

Alderdi ultraeskuindar eta populistak indar handiz sartu dira euroganberan.Frantzian Fronte Nazionalak panorama politikoa astindu du, eta Espainian bipartidismoak galera itzela izan du.


2014-05-29 | Ane Lusarreta
Podemosen arrakastaren lau gako

Eduardo Muriel kazetariak Podemosek Europako hauteskundeetan izan duen arrakasta aztertu du La Marea hedabidean.


Eguneraketa berriak daude