Iragan urteko abenduaren azkenetan onartu zen “etxegabetzeen aurkako dekretu” izenez ezagutzen dena Espainiako Estatuan, langile klasea salbatzeko neurria bailitzan emanez beronen berri, zalaparta handiz. Alabaina, patxadaz aztertuz gero, eta halakoetan gertatu ohi den legez, urrutiko intxaurra gerturatu eta lau.
Testu honen asmoa ez da puntuz puntu aztertzea dekretuaren arau bakoitza, hainbat agente sozialek mahaigaineratu baitituzte dagoeneko askotariko kritikak: puntu askoren erredakzioaren gaineko anbiguotasunetik hasi (adibidez, zaurgarritasun irizpideei, jabetza publikoari edota okupazioari dagokionez), eta epe-laburrera begirako partxe izaeraraino –aldi batez bertan behera uzten ditu zenbait etxegabetze, baina ez du proposatzen inolako neurri zehatzik etxebizitzari dagokionez bizi dugun pobretze egoerari aurre egiteko–. Kontrara, aterabiderik proposatu ez eta sinpleki arazoa denboran atzeratzen duen dekretua denez, nahi dugu hemen azpimarratu zein diren kezkagarrienak iruditzen zaizkigun neurriak eta zergatik uste dugun arrazoi bat gehiago direla gure auzo eta herrietan etxebizitzaren aldeko borroka aktibo mantentzeko.
"Azken neurri estrukturalekin (etxebizitza aurrekontuak, adibidez) zein koiunturalekin (“etxegabetzeen aurkako dekretua”, kasu), badirudi gobernu “progresista” kontrako norabidean ari dela"
Dekretuaren neurrien artean, bereziki kezkagarriak dira etxejabeentzako konpentsazioak –etxejabe txikiei eta handiei, izan horiek pertsona fisikoak edo juridikoak (enpresa, banketxe eta funts putre, alegia)–. Dekretuan aurreikusten da etxegabetze bat bertan behera utziz gero, fondo publikoekin konpentsatuko direla etxejabeen “galerak”, horiei alokairua ordainduz merkatuko prezioan. Esan nahi da: neurri hori, ordaindu ezin duten maizterrentzako laguntza gisa mozorroturik, berez esku publikoetatik pribatuetara egiten den diru traspasatzea da. Beste behin ere, galeren sozializazioaren eta onuren pribatizazioaren mekanismo klasikoaren aurrean aurkitzen gara.
Agente politiko eta sozial hainbatek jada salatu dute neurri hori, baina xehetasun interesgarrienaz gutxi hitz egiten da, eta da nondik ateratzen den diru publiko hori: azken Estatuko Aurrekontu Orokorretan aurreikusitako Etxebizitza Planetik. Etxebizitza alorrean, aurrekontu horiek inbertsio material handia aurreikusten dute sektorean, etxebizitzen birgaitzeen eta 20.000 etxebizitza berriren eraikuntzarekin (Plan 20.000 deitua). Plan horren arazo nagusia da bere zimenduak oinarritzen direla leunki hitz eginez “kolaborazio publiko-pribatu” bezala ezagutzen den horretan, zeinak praktikan esan nahi duen finantziazioa izango dela publikoa eta egitea (eta irabaziak) pribatuak. Alde batetik, aurrekontuak barne hartuko du eraikin pribatuen birgaitzea –energetikoki efiziente bilakatu daitezen–, eta horrek ziurrenik eragingo du beren merkatu-prezioa igotzea; bestalde, Plan 20.000-k aurreikusten du Estatuak doako lur publikoak eskainiko dituela eta abala emango diola 20.000 etxebizitzaren eraikuntzarako finantziazioari. Eraikuntza horietaz kargutuko lirateke enpresa eraikitzaileak eta sustatzaile pribatuak, eta azken horiek konpromisoa hartuko lukete etxebizitzen alokairuak kudeatzeko, prezio murriztuekin lehen 75 urteetan, eta hala ere irabaziak ateraz.
Krisi sistemiko eta langile klasearen txirotze momentuak ari gara bizitzen, eta etxebizitza arazoa biziraupenerako eguneroko borroka ari da bilakatzen desjabetuontzat. Hau da: etxebizitza alorrean plan iraultzaile gisa saltzen dena, ustez klase apalenek etxebizitza eskuratzeko daukaten arazoari erantzuteko diseinatua dagoena, egiatan higiezinen eta eraikuntzaren sektoreak erreskatatzeko plana besterik ez da. Are, erreskate plan horri gehitzen badizkiogu “etxegabetze dekretuak” aurreikusten dituen konpentsazioak banketxe, enpresa eta funts putreentzat, bere osotasunean ulertu dezakegu gobernuaren estrategia etxebizitzari dagokionez: higiezinen espekulazioa indartzea eta burgesiaren jabetza handia defendatzea.
Horren aurrean, etxebizitza desmerkantilizatzearen alde apustu egin eta etxebizitza eskubidea unibertsala izan dadin aldaketa erradikalak bultzatu ordez, azken neurri estrukturalekin (etxebizitza aurrekontuak, adibidez) zein koiunturalekin (“etxegabetzeen aurkako dekretua” kasu), badirudi gobernu “progresista” kontrako norabidean ari dela: higiezinen burbuilaren eta bizitzaren merkantilizazioaren erantzule diren higiezinen eta eraikuntzaren sektoreak indartuz, eta jabeen klaseari botere ekonomiko eta sozial gehiago emanez.
Guzti honen aurrean, berresten gara herri eta auzoetako borroken aldeko apustuan, jakinik etxebizitza duin batera sarbidea ez digula oparituko ezein gobernuk, ezta inolako instituziok. Badakigu desjabetuok geure bitarteko propioekin konkistatu beharreko eskubidea dela, elkartasunaren eta klase borrokaren bitartez.
*Artikulu hau bizkaiko hainbat herri mugimenduk sinatu dute modu bateratuan:
AZET etxebizitza sindikatua
Alogera etxebizitza sindikatua
Batu elkarlaguntza sarea
Galdakaoko etxebizitza sarea
Zornotza harrera herria
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]