Etxegabe bat hil da Barakaldon, kutxazain batean lotan zegoela

  • Joan den asteko ostegunean Barakaldon 35 urteko gizonezko bat hil zen, bere bikotekidearekin lotan zegoen bitartean.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko irailaren 28a

Beste Bi “Danok bizilekua izatearen eta aterpe bakoen aldeko” plataformak salatu du gertakaria eta kontzentrazioa deitu du, irailaren 28rako goizeko 11:30etan. EAEn etxebizitzarik gabe ia 2.000 pertsona daudela salatu du plataformak, eta instituzioei beste alde batera ez begiratzeko eskatu die.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Pobrezia  |  Barakaldo

Pobrezia kanaletik interesatuko zaizu...
Pobrezia arriskuan diren nafarren kopurua hazi egin da azken urtean

26.000 pertsona daude Nafarroan 355 euro baino gutxiagoko diru sarrerekin. Beste 86.000 pobrezia arriskuan dira, iaz baino %0,5 gehiago. Krisialdiaren ondorioak jasaten ari dira herritarrak oraindik. Nafarroako Bazterkeria eta Pobreziaren kontrako sarea larrituta dago, batez ere sortu berri den figura batengatik: pobrezian diren langileak.


2018-11-07 | Iņigo Igartua
Amaia Egaņa hil zenetik sei urtera, etxegabetzeek ez dute etenik Barakaldon

Berri Otxoak plataformak, Barakaldoko Langabetuen Asanbladak, Argitan, ELA, LAB, STEILAS, ESK eta CNT sindikatuek antolaturik, Amaia Egañaren heriotzaren seigarren urteurrena oroitzeko kontzentrazioa egingo dute ostiralean, azaroak 9, Justizia Jauregiaren aurrean.


2018-11-06 | Iņigo Igartua
Yemenen hamar minutuan behin ume bat hiltzen da, UNICEF-en arabera

Urtean 30.000 ume hiltzen dira desnutrizioak eta aurrehartzeko modukoak diren gaixotasunek eraginda. Bost urtez azpiko 1,8 milioi haurrek desnutrizio larria pairatzen dute Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak jakinarazi duenez eta Maan agentzian irakur daitekeenez.


2018-10-24 | Iņigo Igartua
Kalean lo egiten duen jende kopurua bikoiztu egin da EAEn

900 bolondresek parte hartu duten gaueko kontaketan, etxerik gabe dauden 435 pertsona zenbatu dira, duela bi urte baino %56 gehiago.


2018-10-18 | Iņigo Igartua
Euskal emakume pentsiodunek Oneka elkartea sortu dute, behar bereziei erantzuteko

Hego Euskal Herrian, gizonezkoen  batez besteko pentsioa 1.434 eurokoa izan zen 2017an, emakumezkoen kasuan ostera  825 eurokoa.


2018-10-17 | ESK sindikatua
Pobrezia eta gizarte-bazterketaren kontrako 51.000 sinadura

Euskal Herriko Eskubde Sozialen Kartak pobrezia eta gizarte-bazterketaren kontrako herri-ekimen legegilea butzatzeko beharrezkoak diren sinadurak entregatu ditu.


Medikuak agindutako botikak ezin dituzte erosi 30.000 nafarrek

Garestiegia zaie askori botikak erosi ahal izatea. Medikuak gomendatutakoa ere ezin dituzte erosi herritar askok. Nafarroan %5ari gertatzen zaio ezin erosia.


Eskola segregazioaren aurkako herri ekimen legegileari ezetz esan dio Jaurlaritzak

Herritarrek Eusko Legebiltzarrera eramandako lege proposamenak 17.000 sinadura lortu ditu (10.000 da aurkeztu ahal izateko gutxienekoa) eta alderdi politiko gehienen babesa du: eskola segregazioa gainditzeko zortzi neurri zehazten ditu ekimenak, baina berau tramitatzearen aurka agertu da Eusko Jaurlaritza, eta beraz ziurrenik ez du aurrera egingo. Jaurlaritzak arrazoitu du Hezkuntza Lege berrian helduko diotela gaiari.


Ghetto-ikastetxeen egunerokoa

Maila sozioekonomiko baxuko ikasleak ikastetxe jakinetan kontzentratzeko joera gero eta handiagoa da Euskal Herrian; datuek argi diote. Alegia, pobreak –horietako ugari ijitoak eta jatorri migratzailea dutenak– aparteko eskoletan pilatzen ditugula, horrek haientzat eta gainerakoentzat dituen ondorioekin. Zein da ikastetxe horietako errealitatea, zeintzuk eguneroko behar, aldarrikapen eta pozak?


2018-09-16 | Reyes Ilintxeta
Raúl de la Fuente, infernuetarako bidaiaria
"Afrikan oso zuria sentitzen zara, nahi eta nahi ez pribilegiatu"

Hogei film dokumentaletan munduan dauden infernu lazgarrienak erakutsi dizkigu. Orain, bera bezala Afrikako sufrimenduaren lekuko izan zen Ryszard Kapuściński idazle poloniarrari buruzko film berezia emango du Donostiako Zinemaldian eta ikusleek ematen duten Donostia Hiria Publikoaren Sarirako lehiatuko da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude