ETA

ETA Gabonak baino lehen armak entregatzen hasiko da EFEren arabera

  • ETA prest dago aurtengo Gabonen aurretik armak entregatzen hasteko eta nazioarteko ikuskariak arduratuko lirateke baieztatze lanaz. EFEk argitaratutako informazioa da, "prozesuaren berri duten iturriak” aipatuz. Horrez gain, argitaratu dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboak adierazpena argitaratuko lukeela, presoek banakako neurriak hartu ahal izan ditzaten.


2013ko irailaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Nazioarteko ikuskatzaileek ziurtatuko lukete ETAren desarmea. Argazkian Aieteko konferentziako une bat.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EFEren informazioaren arabera, ETAk bere armen inbentarioa eskainiko du, baita armak gordetzeko erabiltzen dituen guneena ere. Aurreikusten dutenez, Espainiako Gobernuak ez du prozesu horretan parte hartuko, ezta Eusko Jaurlaritzak ere. Nazioarteko erakunde independente bat arduratuko da armagabetzearen erregistroaz.

Presoen alorrean mugimenduak?

Albiste agentzia espainiarrak zabaldu duenez, datozen hilabeteetan eta desarmatze prozesuarekin paraleloan, presoen alorrean ere mugimenduak gerta daitezke. Zabaldu duten informazioaren arabera, ETAk ez du aurreikusten presoen egoera hobetzeko urratsik emango duenik Espainiako Gobernuak, nahiz eta armak entregatzea hasi. Horregatik, banakako birgizarteratzearen bidea har dezakete armak entregatzen hastearekin bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA
2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Eguneraketa berriak daude