ETA

ETAk bere “zikloa eta funtzioa” amaitzea proposatu du zuzendaritzak, ‘Gara’-k dioenez

  • ETAren barruan “eztabaida eta bozketak” egiten ari dira erakundearen zuzendaritzak landuriko proposamen baten inguruan. Gara egunkariak osteguneko edizioan azaldu duenez, hiru hilabete daramate horretan “parte hartze handiarekin” eta proposamena onartua izaten bada ETA jadanik ez litzateke “interpelatzen duen edo interpelatua izan daitekeen agente bat” izango.


2018ko otsailaren 22an - 09:18
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Guri dagokigu gatazka armatuaren garaia ixtea, gure indar guztiak prozesu politikoa bultzatzera eskainiz (…) Eta hori egiteko modu bakarra da zuzenean iniziatiba hartzea, inori eta ezeri itxaron gabe”, dio testuak. 2017ko apirilean erredaktatu zen, desarmea burutu zen hilabetean berean hain zuzen, Garak azaldu duenez.

Horren arabera, erakundearen jarraipena bidera ezina dela ondorioztatu du ETAren zuzendaritzak.  Erakunde “kobentzional” moduan jarraitzeko “beste guztia berrasmatu” beharko lukeela uste dute eta lortu beharreko “gehiengo zabalek” ez luketela ulertuko eta “oztopo” bat izango litzatekeela. Zentzu horretan, amaiera emateari uko egin dioten beste erakunde armatu batzuen “nahasmena” aipatzen du testuak, “sigla fantasmak” bihurtzeraino.

Garak nabarmendu du proposamena onartua izaten bada “erakundea de facto desagertuko” litzatekeela. Nolanahi ere, erakundearen “zereginak” aurrera jarraituko lukeela testuak: “Aurrera egiteko proposamena da eta horretarako garrantzitsua da ETAren eta bere inguruaren eraginpean sorturiko indar militante guztia Ezker Abertzaleari, prozesu independentistari eta herri mugimenduari ekarpena egitea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA
2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.