‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

  • Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik lantzen da, fokua ez da soilik biktiman jartzen, erasotzailean baizik.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko martxoaren 20an - 11:17
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baliabide honen helburua da gazteek sarean dituzten jarrera desegokiez kontzientzia hartzea, eta sarri, ohartu gabe, erasotzaile izan daitezkeela ulertzea.

Zer pentsatzen dute gazteek sarean dituzten jarrerei buruz? Ba al dute kontzientziarik egiten dituzten ekintzen eta haien ondorioei buruz? Zergatik bihurtzen da norbait erasotzaile? Eta, batez ere, nola lagundu diezaiokegu gazteei haien portaerak identifikatzen, aldatzen eta kontzientziatzen?

Galdera hauei erantzuna emateko, adituen eta gazteen testigantzak bildu dira. Helburua argia da: gazteen kontzientziazioa bultzatzea eta sarean jarrera arduratsua sustatzea, errespetua eta enpatia oinarri hartuta.

Sareko portaeren inguruan hausnartzeko tresna baliagarria izan nahi du ikusentzunezko honek. Ziberjazarpena prebenitu eta elkarbizitza osasuntsua eraikitzeko.

Ikusi, eztabaidatu eta partekatu zure ingurukoekin!

IKUSI BIDEOA


Irakurri gehiago: Teknologia Zientzia
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.