Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

  • Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.

2017ko omenaldiko une bat. (Argazkia: Nafarroako Gobernua)

2024ko maiatzaren 17an - 07:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Guztira hamabi biktimari eginen diete aitortza, eta haien artean Mikel Zabaltza eta Mikel Arregi daude. 2017an foru gobernuak antzeko ekitaldi bat egin zuen, baina aitortza generikoa egin behar izan zuten, biktima zehatzik aipatu gabe, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ezarririko trabak zirela kausa.

Nafarroako Gobernuak zabaldu duen prentsa oharraren arabera, aitortza ekitaldia “ikuspegi integral batetik, parekatzerik eta diluziorik gabe” eginen dute. Memoria eta Bizikidetzako kontseilari eta lehen lehendakariorde Ana Ollo izanen da ekitaldiaren burua, eta, besteak beste, Gogoa Foroko kide Guillermo Mugika pentsalariak hartuko du parte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatuen biktimak
Eguneraketa berriak daude