Espetxe politika “anakronikoa” bukatzeko eskatu du Etxerat-ek, Euskal Herriko hondartzetatik

  • Bi mila lagun elkartu dira Euskal Herriko hamabost hondartzetan, espetxe salbuespen politikaren bukaera galdatzeko.

(Argazkia: @aitor_servier)

2022ko abuztuaren 09an - 10:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Salbuespenezkoa eta anakronikoa da, biolentzia zikloa amaitu eta ia hamaika urtera, euskal presoak oraindik ere urrutiko espetxeetan geratzea. Salbuespenezkoa da era berean, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamazazpi presoak aske ez ustea, 70 urte baino gehiago dituzten zazpi euskal presoak bezala. Ezin dira beste egun batez espetxean eduki Jakes Esnal, Ion Kepa Parot eta Unai Parot, duela 32 urte baino gehiagotik preso egon ondoren. Bestetik, 24 erbesteratuen eta zortzi deportatu politikoen itzulera errazteko ordua da". Mezu hori luzatu du Etxerat-ek asteburuan, Euskal Herriko hondartzetatik.

Presoentzat eta senideentzat egoera "nabarmen hobetu" dela erranda ere, anakronismo horrekin bukatzeko beharra azpimarratu du Etxeratek.  "Euskal gizarteak herri honen etorkizunerantz aurrera egiteko hartu duen erabakia" Frantziako eta Espainiako Estatuek aintzat ez hartzearena ere deitoratu du elkarteak, "inmobilismo" horrekin bukatzeko betebeharra ohartaraziz.

Gaurko egunean 180 euskal preso politiko daude eta horietatik, 41 Euskal Herritik kanpoko espetxe periferikoetan eta Espainiako beste espetxe batzuetan daude, eta Frantziako espetxeetan, berriz, hamazazpi.

Hemen hondartzetan egindako elkarretaratzearen bideoa:

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude