Espazio publikoa deskolonizatzen ari dira maputxeak

  • Wallmapun –maputxeen lurraldean, egun Argentina eta Txileko estatuetan banatuta– kolonialismoak dituen sinbolo esanguratsuenetako batzuk suntsitu dituzte maputxeek azken asteotan. Temuco eta Valdivia hirietan, Arauco eta Biobio eskualdeetan espainiar konkistatzaileen eta Txileko militar eta politikoen omenezko estatuak eraitsi dituzte.


2019ko azaroaren 8an - 13:45
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Estatuen aurkako erasoen artean sarean eta hedabide askotan agertu den irudia Temuco herrikoa izan da. Han Pedro de Valdivia eta García Hurtado de Mendoza kolonizatzaile espainiarren eta Txileko Estatuaren aitatzat hartzen den Diego Portalesen omenezko estatuak eraitsi zituzten, beste militar eta politikari batzuenekin batera.

Ondoren Diego de Godoy militarraren estatuari burua moztu eta XVI mendean espainiarrei aurre egin zien Caupolican buruzagi maputxearen estatuko eskuari lotu zioten.

 Maputxen ekintzen irudi eta bideo batzuk jarraian:

 

 

 

 

Pedro de Valdivia konkistatzaile espainiarraren estatua lurretik arrastaka. Argazkia: Cristobal Saavedra Escobar

 

 

 

 

 

 

 

 

Cañete herrian, Hurtado de Mendoza konkistatzailearen omenezko estatuaren itxura.

 

 

 

 

 

 

 

Valdiviaren estatua paldoztatua Concepcion herrian.

 

 

 

 

 

 

XIX, mendeen maputxeen aurkako gerra gidatu zuen Cornelio Saavedraren estatua, Collipulli herrian.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Neokolonialismoa
2025eko urriaren 13
Espainia

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!