Puigdemontek ez du espero zen errepublikaren aldarrikapenik egin, independentzia deklarazioaren ondorioak atzeratzea eta elkarrizketari azken aukera ematea hobetsi baitu. Nazioarteari begira prozesuari zilegitasun osoa emateko balio badu, ondo etorria izan dadila erabakia, baina arriskuak ere nabarmenak dira eta urratsak arin eman beharko dituzte.
Mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen. Eta kateatu zaituen horrek aske zarela esango dizu alde egiten saiatzen zaren arte. Baten bati zalantza izpirik geratzen bazitzaion, Kataluniako aferak argi utzi du Espainia ezker-eskuin zer den.
Eskuin. Espainian ez du eskuinak agintzen, Espainian muturreko eskumak agintzen du. Francoren espirituak kuku egin digu berriz ere azken asteetan. Diktadurako errifleen berunez egin zen konstituzioaren moldea, eta molde hori da herriak lotu eta manu militari-a demokraziaz mozorrotzeko baliatzen dena. Nazionalismo kolonizatzaile eta autoritario atzerakoienak hartu ditu Espainiako hiriburuak. Egia aitortzera, irudiek beldurra ematen dute.
Ezker. Espainiako batasuna tarteko dela, Espainian ez dago ezkerrik. Herrien determinazio librea onartzen ez duen artean eskuinaren erritmoan dantzan arituko baita. Kataluniako independentziarako prozesuak zerbait erakutsi badu, hauxe da: Espainiako Estatuan, gaur-gaurkoz, halabeharrez, aske izateko bidea aldebakarrekoa izan behar da edo ez da izango. Espainiako Gobernua eta errealitate soziologikoa zein diren aintzat hartuta, negoziatutako irtenbide bat aldarrikatzea ezer ez egiteko esatearen parekoa da. Gainera, elkartasuna ez adierazteaz gain, subiranotasuna berreskuratzeko lanean dagoen herri bati zilegitasuna kentzen ahalegindu dira, eskuinak gidatutako nazio-estatuaren ideia kolonial bera partekatzen dutenaren seinale. Besteak beste, ustez ezkerreko diskurtsoa darabilen La Sexta telebista kateak Intereconomía dirudi Kataluniako gaiak jorratzerakoan. Besterik ezin zitekeen espero Planeta Taldearen menpe dagoen kate batengandik, pozik egongo da Jose Manuel Lara fundatzailea, bando frankistan borrokatu zen hori berori. 1978ko erregimena lotzen duten kateak dira Espainiako telebista kateak.
Mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen. Eta kateatu zaituen horrek aske zarela esango dizu alde egiten saiatzen zaren arte. Baten bati zalantza izpirik geratzen bazitzaion, Kataluniako aferak argi utzi du Espainia ezker-eskuin zer den
Deskribatutako Espainia beldurgarri horretan, Carles Puigdemont presidenteak erreferendumaren emaitzak onartu eta herritarren mandatua bere egin du Katalunia errepublika independente bihurtzeko. Hala ere, ez du espero zen errepublikaren aldarrikapenik egin, independentzia deklarazioaren ondorioak atzeratzea eta elkarrizketari azken aukera ematea hobetsi baitu. Nazioarteari begira prozesuari zilegitasun osoa emateko balio badu, ondo etorria izan dadila erabakia, baina arriskuak ere nabarmenak dira eta urratsak arin eman beharko dituzte. Estrategia inteligentea izan daitekeen arren, iritsi diren tokira iritsi badira Espainiako Gobernu eta epaileen esanei muzin egin eta Kataluniako herriaren arabera euren kasa aurrera egin dutelako izan da. Aldebiko irtenbide bat, zaila eta ia ezinezkoa izanik ere, aldebakarreko bidea muturrera eramatearen ondorioz soilik gerta daiteke. Espainiak badaki ez daukala zer eskaini Kataluniak demokratikoki bertan geratzea erabaki dezan. Errepresioa eta beldurra dira ezagutzen duten hizkuntza bakarra, elebakarrak dira horretan ere.
Kataluniako herriak independentziara abiatutako bide zirraragarri honen kapitulu asko falta zaizkigu ikusteko, baina, zalantzarik gabe, 78ko erregimenaren bukaeraren atarian egon gaitezke eta horrek bide bat zabaltzen digu “euskal erditarroi”. Badirudi, ordea, behiak trenari bezala so gaudela. Espainian bizitzea jada jasangaitza bada, imajina dezagun Katalunia gabeko Espainiako Estatua. Bada, pairatu nahi ez badugu, guk ere mugitzen hasi beharko dugu, kateak sentitzeko bada ere.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]