Egunero 10 kontrol jarri zituzten iaz Espainiako poliziek EAEko errepideetan

  • Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak 3.214 kontrol jarri zituzten 2014an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideetan, polizia ordezkariek Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari jakinarazi diotenez.


2015eko martxoaren 24an - 10:38
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Datuok Eusko Legebiltzarrari helarazi dizkio Segurtasun sailburu Estefania Beltran de Herediak, EH Bilduk eskatuta, Iñaki Iriondo kazetariak Gara egunkarian jaso duenez.

Guardia Zibilak 2.966 kontrol jarri zituen, eta Espainiako Poliziak 248. Urte osoan 3.214 kontrol orotara, egunean 10 bat.

Hainbat izan ziren kontrolak jartzeko arrazoiak, aipatutako iturrien arabera: "Terrorismoaren kontrakoak", "drogen kontrakoak", "administratiboak", "prebentziozkoak" eta abar.


Polizia kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 11
Ertzaintzak herritar bat pistolaz apuntatu du eta lekukoak mehatxatu ditu
LEKUKOTASUNA | “Poliziak auzoan darabilen biolentziarekin nazkatuta nago”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.