Espainiako selekzioetan parte hartu ala ez erabaki ahal izango dute kirolariek

  • Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.

Argazkia: rtve.es

2023ko abenduaren 21ean - 12:19
Azken eguneraketa: 16:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Espainiako Kongresuak erabaki du 2022ko Kirol Legea aldatzea, eta kirolariek aukera izango dute erabakitzeko Espainiako Selekzioko deialdietara joan nahi duten edo ez. ERC alderdiak egin zuen lege proposamena, eta Kongresuak astearteko osoko bilkuran onartu du, aldeko 177 botorekin eta aurkako 169rekin.

“Kirolarien borondatearen autonomiarako eskubidea bermatzeko” proposatu du legea ERCk. Orain arte, jokalarien betebeharra zen deialdietara joatea, eta ez egitekotan federazioek ahalmena zuten 30.000 eurorainoko isuna jartzeko eta lizentzia eteteko.


Estaturik gabeko nazioak kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Rohilat Afrin, YPJ-ko komandantea
"Guda hau, batez ere, emakumeen aurkakoa da"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.