CSNk beste baterako utzi du Garoñari buruzko erabakia

  • Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko aukeraz –2012tik itxita dago– eztabaidatu behar zuen Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak (CSN), baina azken unean adierazi dutenez puntu hori gai-ordenatik kendu eta momentuz datarik ez duen beste bilera baterako utzi dute.


2016ko urtarrilaren 20an - 18:12
Iberdrolak eta Endesak, Garoñaren jabeek, zentralaren bizitza 2031ra arte luzatzea eskatu dute (Arg.: Dani Blanco).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Asteazkenero biltzen da CSNko osoko bilkura. Urtarrilaren 20ko batzarrean Garoñako zentralari exijitutako hobekuntza teknikoez hitz egin behar zen. Aurreko egunetan, hainbat talde ekologistak ohartarazi zuen zentralaren bizitza 2031ra arte luzatzearen aldeko erabakia har zezakeela CSNk, haren jabeak, Iberdrolak eta Endesak osatzen duten Nuclenor enpresak, eskatu legez.

Hala eginez gero, 60 urtez funtzionatuko luke Garoñak, 1971n ireki zuten eta. Espainiako Estatuko zentral nuklearrik zaharrena da, beraz.

 

 


Garoña kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.