Merkeagoa da Garoña zabaltzea ixtea baino

Garoñako zentral nuklearra.
Garoñako zentral nuklearra.ABC
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nola itxi Txernobyl? Nola itxi Fukushima? Bi zentral nuklear horiek istripuak jasan ondoren “bizirik” jarraitzen dute, eta inork ez du ixtea planteatzen. Lehena estali eta berrestali egin dute, eta hurrengo belaunaldiek egin dezaketen aurrerapen teknologikoen esku utzi dute soluzioa; bigarrena erradioaktibitatea isuri eta isuri ari den bitartean zientzialariek, nahiz eta hasieran eraisteaz hitz egin zuten, gero eta garbiago dute estaltzera eta behar den aldi orotan berrestaltzera jo beharko dutela.

Zentralen guneak aktibatzeko moduak ezagunak ditugu, baina desaktibatzeko bideak ez. Esan dezakegu zentralak aktibatu ondoren bizitza ia infinitua ematen diegula.

Garoña ez da salbuespena. Zentrala gelditu zuten, baina ez itzali; ez baitakite nola. Azken bi urteotan Garoñaren inguruan gertatzen ari direnak gero eta garbiago azaltzen du ezintasun teknikoa. Europak agindutako segurtasun neurriak ezarriz gero zentralak errentagarri izateari utziko lioke; Nuclenorrek, zentralaren jabeak, badaki ireki ondoren gutxienez hamar urtez funtzionatu beharko lukeela segurtasunean egin beharreko inbertsioa amortizatzeko. Badaki, halaber, zentrala geldituz gero itxiera kostuari ez ezik arazo ekosozial handiei aurre egin beharko liekeela. Badirudi Espainiako Gobernuak ere arazoa ulertu duela, eta behingoz konturatu da askoz ere errentagarriago zaiola zentralak sine die irekita mantentzea. Hala, erraz ulertzekoak dira azken asteetan zentral nuklearren bizitzaren luzapenaz izan diren berriak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!