Zentral zaharkituari ez dizkiote ateak itxi nahi


2004ko ekainaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
«Onartezina eta ulertezina da honelako planta batek (Garoñakoak) gaur egun oraindik ere martxan jarraitzea. Bere eragin esparruan bizi diren milioi bat inguru pertsonen segurtasuna eta osasuna arriskuan jartzen dituen erloju bonba da eta martxan jarraitzeak kalte egiten dio inguru horren garapenari". Horixe esan du orain dela gutxi EHUko katedradun Jose Allende adituak, bere garaian euskal kostaldea defendatzeko eta herritarren borrokari esker gaur egun itxita dagoen Lemoizko zentral nuklearraren kontrako plataformako sustatzaileetako bat izan zenak.

Hain zuzen ere, Burgoseko lurretan baina euskal lurraldeetatik oso gertu »batez ere Arabatik eta Bizkaiko Enkarterritik» dagoen planta nuklearra legealdi honetan behin betiko ixteko indarrak biltzea helburu duen "Araba Garoña gabe" izeneko ekimenak berriki antolatutako topaketan esan zituen Allendek hitz horiek. Ez da ezustekoa izan topaketa horretan Iniciativa Ciudadana por el Cierre de Garoña de Burgos ekimeneko ordezkaritzak ere parte hartzea. Burgoseko ordezkariek Arabako euskal ekimenarekin bat lan egin nahi dutela adierazi zuten, eta datorren udan jende asko bilduko duen herritarren mobilizazio bateratua antolatzeko erronka jarri zuten mahai gainean.

Horretarako eman beharreko urratsak ematen ari dira, eta Arabako udalek ekaina aldera elkarrekin mozio bat aurkeztuko dute, gero onetsia izan dadin. Era berean, herritarrei Garoñaren egoeraren berri emateko moduen bila dabiltza eta zentral nuklear hori ixtearen aldeko udalerrien batzarra sortzeko asmoa dute. Bestalde, ekimeneko gizarte eta sindikatu mailako indarrek inguru hori sozio-ekonomikoki garatzeko interesa dute eta, horrez gain, Burgoseko plantarekin muga egiten duten udalerrietako herritarrei azterketa epidemiologikoa egitea pentsatu dute.

Zentral nuklear zaharkitua


Garoñako zentral nuklearra Tobalina bailaran dago, Arabako zenbait eremutatik hamar kilometro baino gutxiagora. Zentral nuklearren artean aitzindarietako bat da. Nuclenor da jabea, eta Iberdrolak eta Endesak, bakoitzak %50 daukate. 1971ko maiatzean jarri zuten martxan. 25 urteko bizitza eman zioten hasiera batean. Epe hori bukatzear zegoela, Felipe González buru zuen PSOEren gobernuak beste lau urteko luzapena eman zion. Gobernu sozialista erori eta boterea PPk hartu zuenean, Aznarren gobernuak beste hamar urtez luzatu zuen zentralaren bizitza.

Beraz, zentrala eraiki zuten garaiko (1966-1970) baldintza teknologikoengatik eta martxan daraman denborarengatik, planta zaharkitua da Garoñakoa. Gainera, zentralak gero eta pikordun korrosio gehiago dauka. Korrosio horrek erreaktorearen segurtasunerako oinarrizko osagaiei ere eragiten die eta, zenbait kasutan, osagaiak dauden lekuan daudelako, ezin dira konpondu. Ekologistak Martxanek 1999an adierazi zuen 78 elementu oso hondatuta zeudela eta beste 135 nahiko hondatuta edo hondatzen hasita. Gelditze balbula eta hozkarriaren emariaren kontrola bezalako elementu garrantzitsuak higatuta, korrosioak jota edo nekatuta zeuden. Hala ere, Nuclenorreko buruak esan zuen Garoñako planta errentagarri izateari uzten dionean itxiko dutela eta ez segurtasun faltarengatik. 40 urterako diseinatu omen zuten eta 40 urte horiek ondo baino hobeto beteko omen ditu. Garoñako buruak adierazpen horiek egin zituen urtean, Burgoseko zentral nuklearrak 3.000 milioi pezetako etekin gordina lortu zuen.

Azken urteotan hainbat gertakari izan dira Garoñako zentralean. Esate baterako, 2001eko martxoaren 4an sei mila litro ur erradiaktibo isuri ziren zentralaren barruan. Hurrengo urteetan ere beste gertakari txikiago batzuk izan dira, baina hala ere agintari politikoek nahiz enpresa mundukoek ez dute zalantzan jarri zentralaren segurtasuna eta beti gutxietsi izan dituzte gertatutakoak. Segurtasuna erabatekoa omen da.

Erakundeak Garoñaren aurka

Ez dira talde ekologistak bakarrik Garoñak martxan jarraitzearen aurka daudenak. Erasandako euskal erakundeak ere zentrala ixtearen alde azaldu dira »Garoña Gasteiztik 40 kilometro ingurura dago eta Bizkaiko Enkarterritik 60 bat kilometrora». Plantaren inguruan dauden udalek eta Miranda de Ebro, Logroño eta Burgosekoek ere jarrera bera dute. PSOEk berak zentral horren eta Zoritakoaren »bi zentral zaharrenak» itxierak iragarri zituen 1999ko hauteskundeetako hauteskunde programan. Ezin izan ziren ixte horiek gauzatu, Moncloara Aznarren gobernua iritsi zelako, PP, alegia. Ez ixteaz gain, hamar urteko luzapena eman zion orduko gobernu berriak Garoñari.

Orain ikusiko dugu Espainiako gobernu berriak, PSOEk, hauteskunde programa gauzatzen duen, zentral nuklearrei dagokien atala, behinik behin. PSOEk esan zuen 2015. urterako pixkanaka-pixkanaka Espainiako estatuko zentral nuklear guztiak itxiko zituela. Ea esandakoa betetzen duen.

Zentral baten ondoan errazago harrapa daiteke minbizia

Hainbat minbizi mota izatea errazagoa da zentral nuklear baten inguruan biziz gero. Hala ondorioztatzen da gaur egun Espainiako Estatuko zazpi zentral nuklear eta erregai nuklearren bederatzi planten inguruetan osasuna nolakoa den ikusteko 2000. urtean egindako ikerketa batean. Gaixotasun larriak izateko arriskua dagoela ikusi zen ikerketan. Epidemiologiako Zentro Nazionaleko lantalde batek egin zuen ikerketa, López-Abente-k zuzenduta. Ikerketak mugak dauzka eta ezin da kausa-efektu harremana automatikoki egin instalazio erradiaktiboen eta antzemandako minbizien artean. Horregatik, erasandako eremu bakoitzean ikerketa espezifiko eta zehatzagoak egitea eskatzen dute; esate baterako, Garoñako zentral nuklearraren inguruan.

Esanak esan, Espainiako Estatu osoko zentral nuklearren inguruetan tumore hematologikoek eragindako heriotzen gainean egindako txostenaren arabera, 1975 eta 1993 urteen artean 930 pertsona hil ziren instalazio nuklearretatik 30 km-ko erradioan dauden 489 udalerrietan. Era honetara sailkatu zituzten heriotzak: adin guztietako 630 pertsona hil ziren leuzemiak jota, 198 linfomekin eta beste 122 hainbat mielomaren eraginez.

Emaitza horiek lortzeko, gaixotasun horiek eragindako heriotza kopurua eta ezaugarri sozio-demografiko berdintsuak dituzten, baina instalazio nuklearretatik urrutirago dauden -50 eta 100 kilometro arteko erradioan- beste 477 herritan gaixotasun horiek eragindako heriotza indizeak erkatu zituzten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea “segurua eta gardena” izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


2021-05-05 | Arabako Alea
Garoña desegiteko prozesuan gardentasuna eta biziberritze plan bat eskatu du Eguzkik

Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.


2019-08-30 | ARGIA
2021ean hasiko dira Garoñako zentral nuklearra eraisten, Espainiako Gobernuak dioenez

2012. urtetik geldi dago Garoñako zentral nuklearra eta 2021ean hasiko dira hura eraisten, Espainiako Gobernuak EH Bilduren galdera parlamentario bati erantzunez informatu duenez.


Garoñako langileek jasotako irradiazio-mailan irregulartasunak atzeman dituzte azken ikuskapenean

Eraiste-aurreko lanen plangintzan gabezia nabariak daudela adierazi du Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak. Ikuskatzea joan den martxoan izan zen, eta batzordeak ateratako txostenak dio langileen irradiazio-mailaren kalkuluaren gainean eragin handia izango dutela plangintzaren... [+]


2019-06-07 | | Arabako Alea
Aurreikusitakoa baino erradiazio gehiago jaso dute Garoñako langileek

Zentral nuklearraren eraispen lanen planifikazioan "gabeziak" daudela egiaztatu du CSNk, eta ohartarazi du egoera horregatik Nuclenorrek erradiazio arriskuen berrebaluazioak egin behar izan dituela. Jasotako erradiazio dosi kolektiboak zehazteaz gain, dosi indibidualak... [+]


2018-11-22 | Arabako Alea
Zesio-137a aurkitu dute Garoñako bi estoldatan

Kutsadura horren jatorria duela 33 urtera arte kontrolik gabe egondako aireztapen batean egon zitekeela uste du CSNk.


2018-04-23 | Arabako Alea
Lau milioi euro, Garoñan biltegi nuklearra egiteko

Garoñako zentralaren hondakin erradioaktiboen biltegia egiteko lau milioi euroko inbertsioa egiteko asmoa du Espainiako Gobernuak.


2018-01-26 | Arabako Alea
Udaberrirako amaituko dute Garoñako hondakinen lekualdaketa

Apirila eta maiatza artean bukatuko dute Garoñako aktibitate txikiko eta ertaineko hondakinen lekualdaketa, Enresak adierazi duenez.


2018-01-08 | Miren Osa Galdona
Garoñaren desegitea zenbakitan: 17.000 milioi euroko aurrekontua lanak 70 urte barru amaitzeko

Iazko uztailean iragarri zuen Espainiako Gobernuak Garoña betiko itxiko zuela. Sei hilabete geroago ez dute aurrerapenik egin desegite prozesuan eta martxa honetan bide “luzea, neketsua eta garestia” izan daitekeela aurreikusten dute adituek. Bataz... [+]


2017-11-14 | Unai Brea
Garoñaren Kontrako Foroa: “Adi jarraituko dugu, hau ez da amaitu”

Garoñako zentral nuklearra ixtea erabaki eta gero, haren eraisketa prozesu luzea –hamabost urte inguru iraun dezake– hasi behar da orain. Zentralaren jabe den Nuclenorrek du ardura lehen fasean, eta Espainiako Estatuari dagokio gainerakoa. Prozesua... [+]


2017-10-18 | Juan Mari Arregi
Garoñak hor segitzen du

Gasteiztik 40 kilometrora dagoen Garoñako zentral zaharkituak, 42 urteren ondoren ez du energia nuklear gehiago sortuko, Espainiako Gobernuak ixteko erabakia hartu baitu.


Eguneraketa berriak daude