Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

  • Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik zentral nuklearretan, ez desegite-lanek pertsonen osasunari eta ingurumenari kalte egiteko arriskuarekin duten lotura".

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 26an - 08:20
Azken eguneraketa: 09:21

Ascoko (Tarragona) zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak, jazotakoa deitoratzeaz gain, presazko ohar batean jakinarazi du alegazioak aurkeztu dituela Garoñako zentralaren «desegite-fase guztien informazioa eta gardentasuna eskatzeko eta, bereziki, segurtasun-neurriak eskatzeko, erabat desegin arte, eremua biziberritzeko plan batekin».

Gogorarazi dute 2021eko martxoaren 16an argitaratu zela Estatuko Aldizkari Ofizialean Energia Nuklearreko Zuzendariordetza Nagusiaren Iragarkia, Santa Maria de Garoña zentral nuklearra eraisteko 1. fasearen proiektua jendarteratu zuena.

Proiektua aztertuta, Eguzkik ondorioztatu du proiektu horretan ez dela azaltzen «ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik zentral nuklearretan, ez desegite-lanek pertsonen osasunari eta ingurumenari kalte egiteko arriskuarekin duten lotura».

Gauzak horrela, alegazioak aurkeztu ditu desegite-fase guztien «informazioa eta gardentasuna» eskatzeko eta, bereziki, segurtasun neurriak eskatzeko, erabat desegin arte. Horretarako eremua biziberritzeko plan bat ere eskatzen du talde ekologistak.

Ascoko zentral nuklearreko istripua

Pertsona bat hil eta gutxienez lau zauritu ziren atzo Ascoko (Tarragona) zentral nuklearrean izandako istripuan. Eguzkik adierazi du «zentral nuklearretako istripuak saihestu behar direla kosta ahala kosta, eta beste ezeren gainetik, herritarren eta langileen segurtasuna izan behar baita lehentasun nagusia zentral mota horietan». Gainera, elkartasuna eta babesa adierazi nahi die familiari, lagunei eta gertukoei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


2021-05-05 | Arabako Alea
Garoña desegiteko prozesuan gardentasuna eta biziberritze plan bat eskatu du Eguzkik

Eguzkik alegazioak aurkeztu dizkio Garoña desegiteko proiektuari. Talde ekologistak ingurunea eta segurtasuna fase guztietan aztertzea eta ingurunea biziberritzeko plan bat eskatu du, besteak beste.


Eguneraketa berriak daude