Garoña: txosten teknikoak onartuz gero, zentrala berriz martxan

  • Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluaren (CSN) batzarrak Garoñako zentral nuklearra 2031n berriz ireki ahal izateko exijitutako hobekuntza teknikoen txostenak aztertuko ditu. Aldeko emaitza lortzen badu, kontseiluak baimena emango du zentrala berriz irekitzeko.


2016ko urtarrilaren 20an - 12:02
Biltegiak badu Ingurumen ministerioaren baimena eta erreaktorearen hobekuntza teknikoek CSNren oniritzia jasota, zentrala berriz irekitzeko urrats tekniko nagusiak eginak daude

CSNko kontseilariek zentralen jabeek (Endesa eta Iberdrola) aurkeztutako txostenetako ageri diren hobekuntzen zerrendaren baitan hainbat puntu aztertuko dituzte. Alde batetik, zentralak egindako aldaketa teknikoak: sistema elektriko berrien independentzia, lehen mailako euste-isolamenduaren diseinu berria eta sute baten ondorioz turbinen eraikinaren estalkia eroriz gero segurtasun ekipoek duten babesa. Bestetik, hondakin nuklearrentzako behin-behineko biltegia eraikitzeko 2005ean Espainiako Ingurumen Ministerioak emandako baimenaren baldintzak betetzen diren ere aztertuko dute.

Biltegiak badu Ingurumen ministerioaren baimena eta erreaktorearen hobekuntza teknikoek CSNren oniritzia jasota, zentrala berriz irekitzeko urrats tekniko nagusiak eginak daude.

Baldintzetako batzuk CSNren kontseiluak ezarri zituen 2014ko uztailaren 30ean. Baldintza horiek betetzeko egindako aldaketak egiaztatu egin behar ditu CSNk zentralean gauzatutako inspekzioetan egindako txostenen bidez. Hauen emaitza aldekoa izan beharko da erregai nuklearra berriz kargatu ahal izateko.

CSNko batzarrak, arlo teknikoaz gain, Lizentzien Tribunalak proposatuta Garoñako zentralaren bozeramaile aldatzea aztertuko du.

Uralde: “onartezina” da Garoña berriz martxan jartzen saiatzea

Podemoseko diputatu eta Equoko bozeramaile Juan lopez de Uraldek adierazi du “onartezina” dela Madrileko behin behineko gobernuak Garoña berriz irekitzeko prozesua aktibatzea, jakinik oposizio guztia aurka dagoela eta ez duela herritarren babesik. Uraldek gaineratu du Podemos Garoñako irekiera geldiarazteko legez besteko proposamen batean ari dela lanean. Salatu duenez, PPk CSNko batzarrean irregularki lortu duen gehiengoa baliatu nahi du Garoña ahalik eta azkarren irekitzeko.

Compromís, PSOE, Ezker Anitza, ERC, Coalición Canaria, EAJ, Amaiur, BNG  eta Geroa Bai alderdiek Garoñako zentrala ixteko konpromisoa sinatu zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude