ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 26a

Garoña itxita uztea edo berriro zabaltzea, biak kezka iturri

  • Garoña itxi zen garaiko ospakizunak urruti daude. Lasaitua hartu genuen gehienok, zentral nuklearraz ahazten has gintezkeelakoan

Joxerra Aizpurua Sarasola
2014ko ekainaren 08a

Orduko hartan, ez nuen inon irakurri itxi ondoren zentrala desmuntatzeko plana. Frantzian, eta energia nuklearrak pisu handia duen Europako beste estatu batzuetan, hainbat zentral ixteko asmoa iragartzearekin batera desmuntatzeari buruzko zalantzak azaleratu ziren, baita ez-ezagutza ere; orain arte ez baita zentral nuklearrik desmuntatu osorik. Eman den antzeko aurrekari bakarrean, zentraleko hainbat atal desmuntatu ondoren material erradioaktiboaren edukiontzia eta haren inguru osoa lurrez estali eta hainbat mende irauteko moduko mendi bilakatu nahi baita. Hori bai, denbora horretan guztian inork hurbiltzerik izango ez duen mendia. 

Endesa Garoña irekitzearen alde azaldu da, eta laster jakingo dugu Iberdrolaren iritzia, ziurrenik irekitzearen aldekoa ere bai. Espainiako Gobernuak urte hasieran egindako arautegi aldaketa erabiliko da aitzakia gisa. Inon ez dugu irakurriko zer arazo dakarren zentral nuklearra ixteak, ez eta dirutza eskerga xahutu daitekeela itxieraren ondorengo arazo larriak konpontzen, ez eta ere askoz merkeagoa dela behar diren inbertsioak egin eta aurrera jarraitzea.

Hamar urterako zabalduko digute berriro Garoña, eta hamar urte horietan Fukushiman erradioaktibitateari aurre egiteko moduez egun dakiguna baino gehiago ikasiko dugulakoan nago. Halaber, bitarte horretan eskarmentu handiagoa pilatuko da Frantzian, zentralak desmuntatzearen alorrean.

Ez naiz energia nuklearraren aldekoa eta une honetan nire desioa Garoña ahalik eta lasterren desagertzea da, baina une honetan itxiz gero Garoña ia betiko gure artean izango da, eta agian hamar urte barru itxiz lehenago desagertuko da. Bihotzez nahi dut Garoña ixtea, baina zein da horretarako unerik egokiena?

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Garoa

Garoa kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2014ko ekainaren 08a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude