Espainiako Felipe VI erregea azaroaren 19an Iruñean izango da enpresarien urrezko domina ematen

  • Nafarroako Enpresarien Konfederazioak urrezko domina emango dio MTorres enpresa taldea sortu zuen Manuel Torres Martínezi. MTorresek besteak beste gerra hegazkinetarako zatiak egiten ditu (ikus hemen bere aeronautika proiektu militarrak). Espainiako errege Felipe VI.a ere Baluarteko ekitaldian izango da, azaroaren 19 goizean, Nafarroako lehendakari María Chiviteren ondoan.


2019ko azaroaren 13an - 15:39
Espainiako erregea iaz MTorres enpresa ikusten, Manuel Torres eta Uxue Barkosekin. Argazkia: @casareal.

Pamplona actual hedabidearen arabera, bertan izango da, baita ere, Espainiako Erakunde Enpresarialen Konfederazioko (CEOE gazteleraz) lehendakaria den Antonio Garamendi Lecanda (Getxoko enpresari familia bateko kidea, besteak beste Babcock & Wilcox, Albura, Red Eléctrica eta Tubos Reunidos enpresetan kontseilari dena).

Manuel Torres eta MTorres

Murtzian jaioa da. Egun Espainiako Industria Ministerioko Zientzia eta Teknologiarako Kontseiluko kidea da eta baita Asturiasko Printzea sariko epaimahaia ere bai, Zientzia eta Teknologia alorrean. 1975ean sortu zuen MTorres taldea, egun sei enpresak eta 700 langilek osatua eta sektore hauetan aritzen dena: aeronautik, paper industria eta energia berriztagarriak.

Felipe VI.aren bisita eta Saudi Arabiako negozioak

Noticias de navarra egunkariko kronika honetan irakur daiteke nola Espainiako erregeak iaz bisitatu zuen MTorres enpresak Nafarroan duen egoitza eta bertako azpiegiturak eta lan prozesua erakutsi zikiotela. Kronika horretan arreta deitzen du erregeari erakutsitako "Torresfiberlayup" makina, karbonozko fibrazko osagaiak egitekoa, Saudi Arabiako Inbertsio Publikoko Funtsen parte den Taqnia konpainiarentzako egin zutela. MTorres enpresak bere webgunean aitortzen du "Saudi Arabian ekintza komertzial intentsoa hasi" dutela.

Taqnia delakoa erabat lotuta dago Arabia Vision 2030 programarekin, eta programa honetan Espainiako eta euskal enpresek interesa bazutela iragarri zuen el pais egunkariak, 2017an Erregeak Saudi Arabiara egindako bisita polemikoaz informatzean.

 

2015ean Felipe VI.ak eman zion beste sari bat

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak ematen duen Espainiako Diseinu eta Berrikuntza Saria eman zion erregeak, finanzas hedabidearen albiste honetako azken paragrafoak dioenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Monarkia
Turismoaren aldeko jauregia

Donostia, 1865. Hiriko harresiak bota eta bi urtera, Gipuzkoako Ingeniarien Elkarteak memoria bat idatzi zuen, badiako ezkerreko sarrera, Igeldo eta Santa Klara artekoa, ixteko proposamena jasotzen zuena. Modu horretan, badia portu handi bat izango zen eta ekimenak hiriaren... [+]


Espainiako erregeak Feijóo aukeratu du inbestiduran presidente hautagai izateko

Espainiako Gobernurako presidentegaia aukeratzeko elkarrizketak egin ditu Espainiako errege Felipe Borboikoak. Francina Armengolek, Espainiako Kongresuko Mahaiko presidenteak, jakinarazi du erregeak Feijóo aukeratu duela.


David Moore errege ezkontzaren itzalean

Liverpool (Erresuma Batua), 1981eko uztailaren 28a. David Moore 23 urteko gaztea Toxteth auzoko kaleetan zebilen, lagunekin geratuta zegoelako. Falkner Square ingurua  sutan zegoen eta polizia protestariak sakabanatzen saiatzen ari zen. Baina inor gutxi zegoen Toxtetheko... [+]


2022-01-26 | Leire Artola Arin
Juan Ponce de Leon konkistatzailearen estatua bota dute Puerto Ricon, Espainiako erregearen bisitaren harira

Ekintzaileek salatu dute Puerto Rico “inbaditzen” ari direla. Felipe VI. erregea irlan izan da, San Juan hiriburuaren sorreraren bosgarren mendeurrenaren ospakizun ekitaldietan; Ponce de Leon Espainiako konkistatzaile eta genozidak eraiki zuen hiria, 1521ean. Puerto... [+]


Espainiako zerbitzu sekretuetako buru izandako Manglanoren artxiboak
Felipe González prest egon zen GALen erantzukizun politikoa hartzeko, baina erantzukizun penala ez

Javier Chicote eta Juan Fernández-Miranda kazetariek El jefe de los espías (Espioien burua) liburua argitaratu berri dute. ABC espainiar egunkariko kazetariak dira biak, lehena ikerketa taldekoa eta bigarrena ABCko zuzendariaren albokoa. Hamalau urtez Espainiako... [+]


Eguneraketa berriak daude